'Motxo' txerria, krisiari aurre eginez eta egitarauari eutsiz dator

  Kultura  Arrasate

'Motxo' txerria, krisiari aurre eginez eta egitarauari eutsiz dator

Abenduaren 22an, Santamas egunean, baserritar jantzita kalera irteteko deia egin du Udalak, Santamas Komisiñuak eta herriko hainbat kultura taldek, elkarrekin. Azpimarratu gura izan dute, egitaraua "herritar guztiendako eginda dagoela eta jaiak herriarekin eta herriarendako egin dituztela". Hala, elkarlanean, krisiari aurre egin eta Krixis txerria gogoan dutela, iazko egitaraua mantentzea lortu dute. Motxo txerriarekin batera, aurkeztu dute aurtengo egitarau oparoa eta zabala. Hemen Santamasetako egitarau osoa.

Inprobisazioa eta sentimendua txaloz eta takoikadez bustita atzo, La Pulga taldearen eskutik

  Kultura  Arrasate

Inprobisazioa eta sentimendua txaloz eta takoikadez bustita atzo, La Pulga taldearen eskutik

Kooltur osteguna inoiz baino anitzagoa izan zen atzo. Flamenkoa izan zen protagonista gaztetxean, eta argi geratu zen flamenkoak badituela zaleak gurean. Izan ere, 100 lagun elkartu ziren La Pulga eta konpainiaren saioa ikusteko. Eguena izanda ez dago batere txarto.

Gabonak direla-eta agenda lepo beteta du Arrasate Musikalek

  Kultura  Arrasate

Gabonak direla-eta agenda lepo beteta du Arrasate Musikalek

Arrasate Musikalek hainbat kontzertu eskainiko ditu datozen egunetan. Datorren asten hiru kontzertu eskainiko dituzte eta abenduaren 31n Gabonzaharreko emanaldia eskainiko dute Amaia antzokian (13:00). Urteroko kontzertu bereziaren aurretik kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.

'Olentzero & Co!' musikalaren estreinaldia zapatuan Amaia antzokian

  Kultura  Arrasate  Bergara  Debagoiena

'Olentzero & Co!' musikalaren estreinaldia zapatuan Amaia antzokian

Oihan Vega bergararrak zuzendutako Olentzero & Co! pop-rock musikala estreinatuko dute zapatuan Arrasateko Amaia antzokian. Asteburuan hiru emanaldi egingo dituzte aste bukaeran; zapatuan 17:00etan eta 19:30ean eta domekan 17:00etan. Sarrerak www.kutxa.net webgunean eskuratu daitezke, baina oso sarrera gutxi gelditzen dira hiru emanaldietarako ere.

Atom Rhumba izango da Danbakako finaleko talde gonbidatua

  Kultura  Debagoiena  Elgeta

Atom Rhumba izango da Danbakako finaleko talde gonbidatua

Atom Rhumba rock-and-roll taldeak Gargantuan Melee azken lana zuzenean aurkeztuko digu Danbakako laugarren edizioko finalean. Urtarrilaren 14an izango da Danbakako finala eta sarrerak dagoeneko salgai dituzue.

Dokeren 'Iragana Iragan' lana estreinatzeko prest

  Kultura  Arrasate

Doke antzerki taldeak hurrengo lana taularatzeko prest du-eta. Atzo prentsaurrean egin bazuten entsegu orokorra, abenduaren 18an eta 19an estreinatuko dute “Iragana Iragan” deritzon lana Arrasateko Amaia Antzokian.

Abenduaren 15a baino lehen eman behar da izena erakusleiho lehiaketan

  Kultura  Arrasate

Abenduaren 15a baino lehen eman behar da izena erakusleiho lehiaketan

Erakusleiho lehiaketa abenduaren 16tik aurrera abiaraziko dute, abenduaren 21era arte; izan ere, sari-banaketa  Santamas bezperan, abenduaren 21ean egingo dute, arratsaldeko seietan.

Ivan Sverko kroaziarrak irabazi du Arrasate Hiria Nazioarteko XVIII. Lehiaketa

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Iñaki Alberdi epaimahaikidearen esanetan ‘musika benetan ona egiten du’ eta alde garbia zegoen kroaziarraren eta gainerako soinujoleen artean.

Durangoko Azokako balorazioa

  Kultura  Debagoiena GAURKOAK None

Nerea Mujika, Gerediagako presidentea, Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendaria eta Gotzon Barandiaran Ahotseneako arduradunak egin dute balorazioa. Irazabalek azaldu du, domekan eta astelehenean izan dituela bisitari gehien azokak. Salmentari dagokionez, ez dute daturik eman nahi izan, baina, saltzaileak oso gustura daudela azaldu dute eta iragarpenak gainditu egin direla.Gainera,Gerediagako arduradunak, Nerea Mujikak, Ahotsenea azokako arnasa izan dela azpimarratu nahi izan du.

Dena gertu Aitzorock jaialdirako

  Kultura  Eskoriatza

Dena gertu Aitzorock jaialdirako

Egun bi baino ez dira falta urteko kontzerturako. Aitzorrotz kultura elkarteak antolatuta, puntako musika taldeak batuko dira bihar, Eskoriatzako kiroldegian. Hain justu ere, Gatibu, Zea Mays, Amaiur eta Pastors of Muppet taldeak emango dute kontzertua. Ate irekiera 20:30ean izango da, eta musika emanaldiak 21:30ean hasiko dira. Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira, 16 eurotan.

'Gaztetxokeroek' ez zuten hutsik egin Durangoko azokan

  Kultura  Arrasate

'Gaztetxokeroek' ez zuten hutsik egin Durangoko azokan

Gazte txokoetako gaztetxoek ere bat egin zuten Durangoko euskal liburu eta disko azokarekin. 16 gazte joan ziren euskal kulturaren festara eta egun osoa pasa zuten bertan. Jakinarazi dutenez, gazte txokoetarako materiala erosi, euskal pertsonaia famatu batzuekin argazkiak egin eta primeran pasa zuten.

Ahotsenea Durangoko Azokako "arnasa" izan da

  Kultura  Debagoiena

Ahotsenea Durangoko Azokako "arnasa" izan da

Nerea Mujika, Gerediagako presidentea, Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendaria eta Gotzon Barandiaran Ahotseneako arduradunak egin dute balorazioa. Irazabalek azaldu du, domekan eta astelehenean izan dituela bisitari gehien azokak. Salmentari dagokionez, ez dute daturik eman nahi izan, baina, saltzaileak oso gustura daudela azaldu dute eta iragarpenak gainditu egin direla.Gainera,Gerediagako arduradunak, Nerea Mujikak, Ahotsenea azokako arnasa izan dela azpimarratu nahi izan du.

Ivan Sverko kroaziarrak irabazi du Arrasate Hiria Nazioarteko XVIII. Lehiaketa

  Kultura  Arrasate  Debagoiena

Ivan Sverko kroaziarrak irabazi du Arrasate Hiria Nazioarteko XVIII. Lehiaketa

Iñaki Alberdi epaimahaikidearen esanetan ‘musika benetan ona egiten du’ eta alde garbia zegoen kroaziarraren eta gainerako soinujoleen artean.

Galiziako kultur Gal-ekoak gustura Durangoko Azokako harrera ikusita

  Kultura

Galiziako kultur Gal-ekoak gustura Durangoko Azokako harrera ikusita

Durangoko Azokako laugarren egunean, Galizia izan da protagonistetako bat. Kultur Gal azoka egin dute aurten hirugarrenez eta Durangoko Azokatik ideiak hartu dituztela kontatu digute ordezkariek. "Ahotsenea eta haur literatura aretoak bisitasuna eta aberasgarritasuna ematen dio azokari", azaldu digute.

Gogoratu bihar azokaren azken eguna izango dela eta Azoka Telebistaren bitartez zuzenean jarraitzeko aukera izango duzuela.

Arzuaga eta Arlanzonen funtsak laster 'guregipuzkoa.net' atarian jarriko dituzte

  Kultura  Oñati

Arzuaga eta Arlanzonen funtsak laster 'guregipuzkoa.net' atarian jarriko dituzte

Urte bukaerarako jarriko dituzte ikusgai eta erabilgarri Andres Arlanzonen eta Miguel Angel Arzuagaren argazki funtsak www.guregipuzkoa.net atarian. Guztira, 16.000 argazki digitalizatu eta katalogatuko dituzte. Egun udal artxiboan dauden argazkiak guztiondako eskuragarri egongo dira aurrerantzean.