Merke, kantuz eta koadrilan bazkaldu eta afaltzeko moduak

  Kultura  Arrasate

Merke, kantuz eta koadrilan bazkaldu eta afaltzeko moduak

Txartela hemendik eta txartela handik, astindu ederra eman ohi diogu patrikari jaietan eta, hori saihesteko helburuarekin, herri bazkaria era ekonomikoagoan egiteko modua aurkitu dute arrasatearrek; ideia horrekin, eta jendearen parte-hartzea bultzatzeko asmoarekin. Txistulari eta gaitariek proposatu zuten ideia eta 'Zeuk iñ zeuk jan' izena ipini diote ekimenari. Aurtengo nobedadeetako bat da. 

Dragoi-janean, euskal giroa eta jokoak gauerdira arte

  Kultura  Arrasate

Dragoi-janean, euskal giroa eta jokoak gauerdira arte

Dragoi-jana San Juan jaietako egitarauan ondo errotutako ekintza da. "Partaide leialak ditu eta ekintza dagoenetan estimatzen dute. Beraz, aurreko urteetako ildo beretik joango da jaia. Afari mundiala eta euskal giroa gauerdira arte San Juan egunean", azaldu digu Itxaro Artola AEDko kideak. Egunean bertan, arratsaldetik gauera arte hogei bat lagunek lanean jardungo dute. AEDko eta Erdu-AEK-ko kideekin batera, Ttak! AEDko gazte talde berriko kideak ere izango dira.

Sanjuanak pareta, lepo eta poltsikoan

  Kultura  Arrasate

Sanjuanak pareta, lepo eta poltsikoan

Badira aste batzuk Sanjuanetako kartelek koloreztatzen dituztela herriko taberna, saltoki, pareta eta, oro har, puntu gehientsuenak. Justu, horixe izan da Udal Gobernuaren aurtengo erabakietako bat: aspaldiko partez, jaietako kartel iragarlea egin eta herrian ipintzea. "Badira urteak ez zela halakorik egiten. Kartel irabazlea egitarauko azalean bakarrik erabili izan da. Aurten, berriz, handia ere atera dugu", kontatu dute Udaletik. Hain justu, 200 halako banatu dituzte dendari eta bestelakoen artean. Eta berritasun gehiago ere badira aurten: poltsikoko egitarauak, zapiak, pegatinak eta leloa ere atera dituzte.

San Juan bezperan makala, errementari-dantza eta sua

  Kultura  Arrasate

San Juan bezperan makala, errementari-dantza eta sua

Arrasateko jaietan udaletxe inguruan gertatuko den guztiaren testigu izango dena Udalak Elorregin duen lursail baten jaio zen duela 50 urte inguru. 21-22 metro ditu, inklinazio aldetik ahalik eta zuzenena izango da eta jaiak hasi aurreko egunean moztu eta aterako dute orain arte bere bizileku izan denetik.

Inazio Azkarragaurizar: "Pribilegiatua sentitzen naiz jaiak iragarriko dituen agur hau idazterakoan"

  Kultura  Arrasate

Inazio Azkarragaurizar: "Pribilegiatua sentitzen naiz jaiak iragarriko dituen agur hau idazterakoan"

Arrasateko alkatea izanik, berari egokitu zaio 2012ko Sanjuanak iragarriko dituen agurra idaztea. Urte hau "oso berezia" izan dela beretzat eta "pribilegiatua" sentitzen dela esanez abiatu du idatzia eta "urte guztiko neke eta tentsioak sutara botatzeko unea iritsi" dela gehituz jarraitu. Hona hemen, agurra osorik.    

San Juanak 2012 iruditan

  Kultura  Arrasate

ARGAZKIAK: 

BIDEOAK: 

Kalamity Blue band gaur Sastiñan (20:00): jarrera eta umorea barra-barra

  Kultura  Aramaio

Kalamity Blue band gaur Sastiñan (20:00): jarrera eta umorea barra-barra

Udaleko Kultura sailak ekaineko egubakoitzak zuzeneko musikaz girotzeko erabakia hartu du aurten ere. Bada, gaur Aramaioko Kalamity Blue band taldea izango dugu Sastiñan (20:00). Talde aramaioarrak umorea eta jarrera eskainiko dute barra-barra, Eguzkierripa Rock jaialdiko bazkalostean egin zuten moduan. Lau lagun dira: kaxa, baxua, gitarra eta ahotsa. Estiloari dagokionez, honela deskribatu dute: "Afrika barnealdeko tribu zahar baten soinu australopitekoa entzutean euren potpourri antzeko bat jotzen hasi ginen eta hor hasi zen gure istorioa, bidaia mistiko baten".

Dantzak, sua eta tantaia bihar, San Juan bezpera girotzeko

  Kultura  Aretxabaleta

Dantzak, sua eta tantaia bihar, San Juan bezpera girotzeko

Udako solstizioari harrera egiteko egitaraua gertatu du Kultura Sailak biharko, San Juan bezpera. Urtero legez sua izango da protagonista, baina dantzek ere izango dute tartea; eta aurten, 1994an jaiotakoek igoko dute tantaia gauerdiaren bueltan. San Juan egunean, ostera, iraz estalita agertuko dira herriko atarte guztiak.

'Gazta zati bat' dokumentala berriz ikusteko aukera hilaren 27an

  Kultura  Oñati

Eguaztenean eman zuten Jon Maia bertsolariak zuzendutako 'Gazta Zati Bat' dokumentala zinema aretoan. Lepo bete zen aretoa eta jendea kanpoan gelditu zen. Horregatik, beste emanaldi bat eskainiko dute hilaren 27an, hurrengo eguaztenean, 19:00tan, kultura etxean.

Denboraldiari bukaera borobila emango dio Txapa irratiak

  Kultura  Bergara

Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien baitan, N.C.C , Lobo Electrico, Safety Pins eta Screamin’ Targets taldeak Bergarako gaztetxean zuzenean izango dira zapatuan, San Joan bizperan, 22:30ean hasita. Kontzertuak entzuteko aukera izango dira Txapa irratiaren bitartez: FM-an, 97.25 frekuentzian sintonizatuta Bergara inguruetan; Internet bidez, www.txapairratia.org webgunearen bidez.

Bergarako erdigunea kolorez jantziko da zapatuan

  Kultura  Bergara

Bergarako erdigunea kolorez jantziko da zapatuan

Iritsi da eguna; Bergarako erakusketa handiena inauguratzen eguna, herriko erdigune osoa hartzen duen erakusketa. Hutsik dauden erakusleihoak herriko artisten lanekin tapatu ditu Udalak eta bihar, zapatua, bistaratuko dituzte lanok banan-banan. 

Loramendiko Sustapena Taldeak pozik bukatu du lehiaketa

  Kultura  Aretxabaleta

Loramendiko Sustapena Taldeak pozik bukatu du lehiaketa

Loramendi elkarteko Sustapena Taldeak joan den abenduan abian jarritako Atxabalta Lehiaketa bukatutzat eman du astean, eta dagoeneko sariak ere banatu dituzte. Amaiur Bergaretxe eta Gotzone Arrese aretxabaletarrek jaso zituzten sariok eguaztenean egindako ekitaldian.

1995eko kintoak protagonista tantaia altxatzean eta San Juan sua piztean

  Kultura  Eskoriatza

Aurten 1995eko kintoen txanda izango da: zapatu gauean 22:00ean tantaia altxatuko dute eta 22:30ean San Juan sua piztuko dute eurek. Ondoren, gau magikoari jarraipena emateko, txistulariekin erromeria egongo da.

Antonio Murillo: "Arrasatek 25 urteotan eman digun guztia eskertu gura dugu; asko izan da"

  Kultura  Arrasate

Antonio Murillo: "Arrasatek 25 urteotan eman digun guztia eskertu gura dugu; asko izan da"

Herriko Plazan, Kajoi tabernako barraren bestaldean, 25 urte egin ditu Antonio Murillok (Arrasate, 1963), eta urteurreneko ospakizunak asteon amaitu dituzte. Arrasatearren aisialdia Arrasaten geratzea ezinbestekoa dela uste du, eta horregatik antolatu izan dituzte denetariko ekintzak urte hauetan guztietan.

Planik Bai? Ekainak21

  Kultura  Debagoiena

San Juanak Planik Bai?-en.