Artelanez eta kolorez blai Bergarako gune historikoa

  Kultura  Bergara

Artelanez eta kolorez blai Bergarako gune historikoa

Bergarako erdigunea koloretan ekimena burutu zen zapatuan Bergaran. Bergarako artistek, askotarikoak adinari, estiloari, joerari, teknikari… dagokionean, erdigune historikoan hutsik dauden etxabeetako erakusleihoetan jarri dituzten artelanak bistaratu zituzten. Jakingura eta ikusmin handia sortu zuen ekimenak eta 300 bat herritar batu zen ibilaldira.

Zapatuan letania eta domekan erromeria San Martzialen

  Kultura  Bergara

Zapatuan letania eta domekan erromeria San Martzialen

07:30ean abiatuko da San Martzialera igoera letania errezatzen, Santa Marina parrokia ostetik, ohi bezala. Domekako erromeria ospatzeko ere ia dena prest dago.

Artelanez eta kolorez blai Bergarako gune historikoa

  Kultura  Bergara GAURKOAK None

Bergarako erdigunea koloretan ekimena burutu zen zapatuan Bergaran. Bergarako artistek, askotarikoak adinari, estiloari, joerari, teknikari… dagokionean, erdigune historikoan hutsik dauden etxabeetako erakusleihoetan jarri dituzten artelanak bistaratu zituzten. Jakingura eta ikusmin handia sortu zuen ekimenak eta 300 bat herritar batu zen ibilaldira.

Umeen egunean, gazte eta helduak ere bapo

  Kultura  Arrasate

Umeen egunean, gazte eta helduak ere bapo

Ekainaren 25a, ume eta gaztetxoen eguna da gaur, eta primeran pasa dute, Eguzki Laru lagun dutela. Eguerdiko hamabitan Biteri plazan batu dira neska-mutiko denak eta dei egin diote Eguzki Laruri, euren artera etorri dadin. Txikienen oihartzunari zintzo erantzunez, berehala batu zaie eguneko protagonista nagusia.

'Zeuk iñ zeuk jan': ARGAZKI GALERIA

Eguzki Laru: ARGAZKI GALERIA

Jaien laburpena: BIDEOA

San Juak suak egin dituzte bailarako auzo eta herrietan

  Kultura  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati

Sua da San Juan bezperako protagonista nagusia, arbasoen garaietatik datorren ohitura eta gau hori magiko bihurtzen laguntzen duena. Eta nola ez, zapatuan Debagoieneko herri eta auzo askotan piztu ziren suak, Arrasaten, Oñatin eta Bergaran, esaterako.

San Juak suak egin dituzte bailarako auzo eta herrietan

  Kultura  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati GAURKOAK None

Sua da San Juan bezperako protagonista nagusia, arbasoen garaietatik datorren ohitura eta gau hori magiko bihurtzen laguntzen duena. Eta nola ez, zapatuan Debagoieneko herri eta auzo askotan piztu ziren suak, Arrasaten, Oñatin eta Bergaran, esaterako.

Tribiala eta DJ festa

  Kultura  Arrasate

.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Tribiala

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Ohitura bihurtu da Arrasaten San Juan gauez tribialean jokatzea eta halaxe egin dute aurten ere. Dragoi janean tripa bete ostean, taldetan antolatu eta askotariko probei egin zieten aurre atzo, domeka, Arrasateren gaineko jakintza eta abilezia erakutsiz. Pirulo Team taldea izan zen garaile.

DJ festa Oihan Vegarekin

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

San Juan gaua borobiltzeko, Oihan Vega DJ bergararrak dantzan jarri zituen Herriko Plazan batutako haur, gazte eta helduak.

San Juan biharamuneko entzierroa Arrasaten 2012

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Astelehen eguzkitsua 08:30ean esnatu da Arrasaten, gaiteroen doinu indartsuen dianarekin. Zezenak badatozela iragarri eta haien bidea garbi dagoela ziurtatu dute 09:00ak bitartean. Gero, di-da batean pasa dira zezenak plazara bidean, eta han, plaza bete duten herritarren aurrean jardun dute euren aurrera salto egitera ausartu diren gazteak harrapatzeko ahaleginetan.

Dragoi jana

  Kultura  Arrasate

.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Udalak

  Kultura  Aretxabaleta

Lehiaketan edonork parte har dezake eta lanak Arkupe kultura etxera edo udaletxera eroan behar dira uztailaren 5a baino lehen. Irabazleak 200 euro jasoko ditu saritzat.

Txorbela otxotea: Suediaren eta Euskal Herriaren arteko zubia

  Kultura  Arrasate

Txorbela otxotea: Suediaren eta Euskal Herriaren arteko zubia

Bi kulturaren arteko topaketa ederra izango da datorren astean Suedian. Euskaldunak eta bikingoak aurrez aurre, euren kultura zabalduz eta uztartuz. "Historia benetan polita da. Txorbelako kide batzuk Donostiako Orfeoiaren bitartez Suediara joan ziren; han harremana, kontaktua egin zuten. Hona etortzeko, haiek ere otxotea sortu zuten, Suedian ez dute-eta horrelako abesbatzarik", kontatu digu Tomas Axpek, Txorbelako kideak.

Musika eskolako ikasleen kontzertuarekin pozik

  Kultura  Elgeta

Musika eskolako ikasleen kontzertuarekin pozik

Espaloian egin dute musika eskolako ikasturte amaierako kontzertua eta guztira 27 ikaslek hartu dute parte. Lorea Larrañaga irakasleak dena oso ondo irten dela esan digu: "Oso ondo irten da dena, umeak pixka bat urduri egon dira hasieran, baina ondo irten da guztia". Ikasleen guraso, aiton-amona eta gainontzeko herritarrek ikasleen emanaldiaz gozatu dute.

Musika eskolako abesbatzaren eta Gaberoren eskutik, kontzertu borobila

  Kultura  Bergara

Musika eskolako abesbatzaren eta Gaberoren eskutik, kontzertu borobila

Musika eskolako abesbatzako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eskaini zuten zapatuan Santa Marina parrokian. 13 urtera arteko musika eskolako 100 umek abestu zuten, tartean Lehonard Cohen-en Aleluia eta Eric Clapton-en Tears in heaven kantua. Emanaldiaren bigarren zatian, abesbatza tailerra egin zuten Gaberokoekin batera, eta musika eskolako 13 gaztetxok hartu zuten parte horretan.