Badator Berumuga 2012

  Kultura  Bergara  Debagoiena GAURKOAK None

Jazz, Groove, Blues, Rock, Boogie, Soul eta Euskal kantagintza entzun ahal izango dira uztaila eta abuztua bitartean Berumuga programaren eskutik. Kontzertu guztiak Espoloian izango dira 22:00etan hasita.

Japoniako erretratuetan oinarritutako olerki bilduma

  Kultura  Oñati

Japoniako erretratuetan oinarritutako olerki bilduma

 Andoni Salamerok Japonia: poesiaren sumendi ezkutua delako olerkia bilduma kaleratu du. Olerkiak eta erretratuak, edo erretratuak eta olerkiak. Orden horretan. Izan ere, Martin Jauregialtzo oñatiarrak orain dela hiru urte Japoniara egindako bidaian egindako erretratuak dira liburuaren hasiera puntua. Japoniako kultura, usadioak eta paisaia dira erretratu horietan islatzen direnak. Argazkien ondotik etorri ziren olerkiak: 88. Erretratu bakoitzeko bat.

Dantza, magia, musika, zinema... uda bete-betea, Arrasaten

  Kultura  Arrasate

Dantza, magia, musika, zinema... uda bete-betea, Arrasaten

Egubakoitzean hasi eta uztailaren 27ra arte gustu, adin eta pertsona guztiendako ekitaldi-egitarau zabala prestatu du Udalak, Udazabal ekimenaren barruan. Dantza, musika, zirkoa, antzerkia eta magia izango dira, justu. Aire libreko zinema-emanaldiak ere oraingo egubakoitzean hasiko dira. Ekimenak irailean ere izango du jarraipena. 

 

Los Cretinos: "Diskoak soinu klasikoa izango du, 60ko hamarkadako taldeena bezalakoa"

  Kultura  Arrasate

Los Cretinos: "Diskoak soinu klasikoa izango du, 60ko hamarkadako taldeena bezalakoa"

Gau baten, Jaimek eta Barbak erabaki zuten beraien gustuko taldeen abestiak jotzeko elkartu behar zirela eta, 10 urte beranduago, hasierako gogo berdinarekin jarraitzen dute; hori bai, denbora tarte honetan bi disko atera eta kontzertu pila bat jo dituzte. 10 urte hauetako ibilbidea errepasatu dugu eurekin.

Badator Berumuga 2012

  Kultura  Bergara  Debagoiena

Badator Berumuga 2012

Gaur, martitzena, arratsaldean aurkeztu dute Berumuga 2012. Bergarako udako musika gauen programa da eta hainbat kontzertu antolatzen dituzte ekimenaren barruan. Aurtengoa hamabigarren aldia izango da eta bost taldek eskainiko dute kontzertua, uztaila eta abuztua bitartean.

Eskoriatza, Elgeta eta Aramaioko jaiak 2012

  Kultura  Aramaio  Elgeta  Eskoriatza GAURKOAK None

Festek Debagoiena zipriztindu dute asteburuan edo busti hobeto esan: herriko jai nagusiak izan dituzte Eskoriatza, Elgeta eta Aramaion. Batean eta bestean, eguraldiak ez du askorik lagundu, gauez beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili da, baina herritarrak gogotsu ibili dira eta giro ona bere horretan mantendu da. Aramaion, gainera, ez dute bukatu oraindik; gaur izango da azken traka.

Zarzuela doinuak Orfeoiaren eskutik

  Kultura  Bergara GAURKOAK None

Bergarako Zabalotegi aretoan Zarzuela doinuak entzuteko aukera egon zen egubakoitzean Orfeoiaren eskutik. Abestiak kantatzeaz gain, azalpenak eta irudiak eskaini zituzten.

Fan Hemendik! Eguna

  Kultura  Oñati GAURKOAK None

Fan Hemendik Eguna antolatu zuten, bigarrengoz, zapatuan Oñatin. Guardia Zibila Oñatitik eta Euskal Herritik joan dadin eskatu zuten ehunka lagunek. Jendetsua izan zen arratsaldean egin zuten manifestazioa.

Kale antzerki jendetsua

  Kultura  Bergara

Kale antzerki jendetsua

Bergarako haur, gaztetxo eta guraso ugari joan ziren zapatu arratsaldean herriko plazan eskaini zuten 'Libertia' kale antzerkiaz gozatzera. Txikienak lehenengo ilaratan eserita eta nagusiak atzean zutik, gustura ikusi zuten haur zein helduk txotxongiloen abentura fantastikoa. Umore ukitua ere izan zuen ikuskizunak eta barre algarak entzun ahal izan ziren emanaldian.

Lizarraga auzoan asteburu osoan ospatu dituzte San Martzialak

  Kultura  Antzuola

Lizarraga auzoan asteburu osoan ospatu dituzte San Martzialak

Zapatu eta atzo, domeka, ospatu zituzten Antzuolan, Lizarragan, San Martzial jaiak. Erromeriak, plater tiroketa txapelketa eta su artifizialak ez dira falta izan.

Giro umela bezain ederra atzo, San Martzialgo erromeria jendetsuan

  Kultura  Bergara

Giro umela bezain ederra atzo, San Martzialgo erromeria jendetsuan

Aurten ez, eguraldiak ez dio eutsi baina giro umelak eta hodei ilunek ez dute zapuztu herriko erromeria ederrena, nahiz eta dantza saioan eroriko bat edo beste egon; festa giroan gaitz erdi. 150 mahai alokatu dituzte aurten eta ehunka ere izan ziren atzo erromerian ibilitako bergararrak.

ARGAZKI GALERIA

Indarrekin heldu diete elgetarrek aurtengo Ferixa Nagusiko jaiei

  Kultura  Elgeta

Indarrekin heldu diete elgetarrek aurtengo Ferixa Nagusiko jaiei

Paella janean 600 lagun eta inoiz baino mozorro gehiago, festetan. Ferixa Nagusixak ere herri bertako jendea eta inguruetakoa erakarri zuen, eguraldiak askorik lagundu ez arren.

Umeendako jolasak eta koadrilen arteko pikea jaietako azken egunean

  Kultura  Aramaio

Umeendako jolasak eta koadrilen arteko pikea jaietako azken egunean

Jaietako azken egunera heldu dira Aramaion. Asteburu mamitsuaren ostean, astelehena ere bero dator: umeendako jolasak, koadrilen arteko pikea eta Herri afaria, besteak beste, gaur.

San Martzial jaiak Bergaran 2012

  Kultura  Bergara

-

»» Ikusi argazki guztiak (73)

Arrasateko 'rocieroek' aurten ere sekulakoa egin dute

  Kultura  Arrasate

Arrasateko 'rocieroek' aurten ere sekulakoa egin dute

Arrasatekoa "Errozio autentikoa" dela dio pozarren Rafael Gomezek, Al Andaluseko presidenteak, "bakarra baita Euskal Herrian zelai baten, guztiak elkarrekin dantzan" egiten dena, Andaluzian egiten den moduan. Esan daiteke dagoeneko Al Andalusekoek egiten dutena erreferente dela inguru guztian, hartu duen neurriarengatik bai – atzo hogei bat autobus etorri ziren –, eta baita festa eta giroa, goizean goiz hasi eta iluntzera arte luzatzen delako, geratu barik. Aurten ere festa sekulakoa izan da: jendetza – 20 autobusek eta autork Erskiko aparkalekua lepo bete dute – eta dantzarako gogo biziz – Arruenako oholtza beteta egon da arratsalde osoan –..