'EKT': Edu Apodaka soziologoa eta filosofoa

  Kultura  Debagoiena EKT

Iaz argitaratu zuen Identitatea eta anomaliak saiakera abiapuntu hartuta elkarrizketatu du Ane Zabalak. EHUko irakasle deustuarrak identitate terminoa zer den, zerk edo zeren arabera sortzen den eta dauden identitate formak –tradizionala, modernoa eta hipermodernoa– aztertu zituen saiakera-liburuan.

Bertsolari Txapelketa Nagusia zazpi lurraldeetan izango da lehenengoz

  Kultura  Debagoiena

Bertsolari Txapelketa Nagusia zazpi lurraldeetan izango da lehenengoz

Irailaren 23an abiatu eta abenduaren 17an bukatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu dute gaur. Lehenengoz "euskararen lurralde osoan" izango dela iragarri dute: "Errealitate baten isla da, bertsolaritza bizirik baitago eremu horretan".

'Adarretatik zintzilik' obra hilaren 14an kartzela zaharrean

  Kultura  Bergara

'Adarretatik zintzilik' obra hilaren 14an kartzela zaharrean

Ane Zabala eta Galder Perez aktoreek antzeztutako Adarretatik zintzilik obraz gozatzeko aukera egongo da Bergarako gaztetxean eguen honetan, hilak 14 (22:00). 40 urte duten bi lagunen krisia du hizpide obrak, umore klabean; Xaxau jai herrikoien konpartsak antolatu du antzezlana.

Biolontxeloa jotzeko modu berriak, Eñaut Zubizarretarekin

  Kultura  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Aretxabaletako Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzailea Bartzelonan izan zen biolontxeloko goi mailako ikasketak egiten, eta egun, looper-arekin ibiltzen da, besteak beste, kantuak sortzen. Biolontxeloa jotzeko modu berriak bilatu ditu 25 urteko musikariak.

Ugandako umezurztegi baten aldeko kontzertua

  Kultura  Arrasate

Ugandako umezurztegi baten aldeko kontzertua

Musica Para Salvar Vidas gobernuz kanpoko erakundearen eskutik, Ugandako Aba Taano boskoteak emanaldia egingo du gaur, astelehena, Arrasateko San Juan Batailatzailearen parrokian, 20:00etan.

'Xavier Alvarez de Eulate' 5. pintura lehiaketa, zapatuan Arantzazun

  Kultura  Debagoiena  Oñati

'Xavier Alvarez de Eulate' 5. pintura lehiaketa, zapatuan Arantzazun

Bosgarren aldiz antolatuko da aurten Arantzazun, Xavier Alvarez de Eulateren omenezko V. pintura lehiaketa. Irailaren 16an, zapatuan egingo da aire zabaleko pintura azkarreko lehiaketa. Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak sortutakoa da.

Udal Musika Bandak ez du hutsik egingo sanmartinetan

  Kultura  Bergara

Udal Musika Bandak ez du hutsik egingo sanmartinetan

Urtero legez, Bergarako Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du San Martin jaietan. Hilaren 16an joko dute, San Martin plazan (12:30), eta tartean bandako zuzendari Alfredo Gonzalez Chirlaquek konposatutako Aritzeta martxa joko dute.

Alboka ikasteko aukera ikasturte honetan ere, Fede de Dios irakaslearen eskutik

  Kultura  Aramaio

Alboka ikasteko aukera ikasturte honetan ere, Fede de Dios irakaslearen eskutik

Aurten ere alboka, danborra, bizkaitar dultzaina, txaramela, kainubera eta beste hainbat instrumentu ikasteko aukera izango da Aramaion, Fede de Dios irakaslearen –www.albokerue.com– eskutik. Ikastaroa urritik ekainera bitartean izango da. Informazio gehiagorako eta izena emateko 688 695 763 telefonora deitu –Irati–.

Bakarkako laugarren kontzertua egin du Iker Martinezek, Aramaion

  Kultura  Aramaio

Bakarkako laugarren kontzertua egin du Iker Martinezek, Aramaion

Itzalen Mundua diskoa kaleratu zuen musikari oñatiarrak maiatzean eta harrezkero, gustura ari da zuzenean aurkezten. Gaur Aramaioko Eki tabernan egin du kontzertua. Haren laugarrena izan da.

Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak irabazi dute Bergarako dantza solte txapelketa

  Kultura  Bergara

Azpeitiko bikotea izan da onena. Bigarren sailkatu dira Iker Sanz eta Ana Urruzola, eta, hirugarren, Ekain Uzkudun eta Laura Bastida. Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga bergararrek ere egin dute dantza, eta, podiumetik kanpo geratu arren, "oso pozik" bukatu dute txapelketa. Guztira, bederatzi bikote lehiatu dira Moises Azpiazuren omeneko helduendako 32. dantza solte txapelketan.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Maurizia pandero jolearen historia ezagutu dute dantzaren bitartez bergararrek

  Kultura  Bergara

Zapatuan pilotalekuan elkartutako ikusleek Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza taldearen azken ikuskizunarekin gozatu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Iker Martinezen musika zuzenean gozagarri

  Kultura  Aramaio

Iker Martinezen musika zuzenean gozagarri

Aramaioko Eki tabernan egingo du bihar, domeka, emanaldia, 18:30ean, eta Jabi Zola aspaldiko laguna izango du telonero; irailaren 22an, berriz, Oñatiko gaztelekuan abestuko du, eta horretan, Ruper Ordorikaren aurretik izango da Martinez jotzen.

'Oihu loreak' eta 'Izar', eskatutako bideoklipen artean

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Udan eskari ugari jaso dira, eta hauek dira lehenengo bostak: Chainsmokers-en Closer eskatu zuen Ibarrako Leiderrek; Ken Zazpiren Oihu loreak ere eskatu du ikus-entzule batek; Arcade fire taldearen Signs of life ere bai; Sorayaren El pretendiente ere eskatu dute; eta baita Hesianen Izar ere. Disfrutatu!

Doinu akustiko desberdinen fusioa protagonista asteburuan Kulturaten

  Kultura  Arrasate  Debagoiena

Doinu akustiko desberdinen fusioa protagonista asteburuan Kulturaten

Luis Vil musikariaren azken proiektuak, Mushkum taldeak, emango dio hasiera gaur, egubakoitza, Kulturate Akustikoak ekimenaren bederatzigarren edizioari; bihar eta etzi Tori Sparks estatubatuarra eta Maria Arnal eta Marcel Bages kataluniarrak ariko dira.