Herri txiki, infernu handi?

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Herri txiki batera joan eta bertako jendearekin berba egin. Xelebreak eta maitagarriak, gazteak zein nagusiak. Herriaren historia osatzen duten istorioak jaso eta umorez bustirik lau haizeetara zabaldu. Ideia sinplea, baina bikaina telebista saio baterako.

Indarkeria matxista landa eremuan

  Komunitatetik

Urtebete luze joan da, baina dagoeneko prest dago “Bizkaiko landa-ingurunean genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeek laguntza, arreta eta justizia zerbitzu zein prestazioetarako benetako sarbidea izateko dituzten beharrizanak eta oztopoak identifikatzeko” txostena. Izen luze samar horretan biltzen dena zera da: tratu txarrak … Jarraitu irakurtzen

Lehenengo aldia(k)

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Gauza guztiek omen dute lehen aldi bat. Asko dira biziko ditugun zein bizi izan ditugun lehen aldiak. Hitz egiteko lehen aldia, taberna bat irekitzeko lehen aldia, hizkuntzak gure nortasunean duen pisuaz ohartzen gareneko lehen aldia...

Irizar Jauregia txiki geratu zen atzoko hitzaldian

Irizar Jauregia txiki geratu zen atzoko hitzaldian

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Irizar Jauregia txiki geratu zen atzoko hitzaldian. Gillian Martin (Eskozia) eta Alfons Bech (Katalunia) hizlariek beraien herrialdeetan erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren inguruan izandako bizipenak kontatu zituzten. Hau guztia, Gillenen itzulpenei esker. Herritarren galderak ere gustura erantzun zituzten. Eskerrik asko eta hurrengora arte!

Literatur lehiaketak, azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Martxoaren 14an bukatuko da Arrasate Literatur Lehiaketetara lanak aurkezteko epea. Hiru dira AEDk, lehiaketen 28. edizioan, deitu dituen sariketak: ipuina, poesia eta bertso-paperak. Lehiaketa hoietan Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake eta euskarazko obra originalak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke soilik. Gaia librea da lehiaketa guztietan eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.

Avril Jenerala

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Jean Jackes Avril izeneko jenerala Bizkaiko Gobernadore militarra izan zen frantsesen okupazio garaian. Egun, agidanez, Avril abizena egokia da Ganguren mendilerroko tontortxo bat izendatzeko.; benetako izena Iturritxualde  bada ere, adiera frantsesak mapetan errazago aurkitzeko bidea emango digu agian.  Igandean bertan izan nintzen mendiak eskaintzen dituen ezaugarri ezberdinez gozatzen.  [Segi irakurtzen→]

'Porrota, arrakastaren ernamuina' izango da Komunikaldiaren 10. edizioaren gaia

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

'Porrota, arrakastaren ernamuina' izango da Komunikaldiaren 10. edizioaren gaia

Martxoaren 11n, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean Komunikaldia jardunaldiaren 10. edizioa egingo da. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen jardunaldiak porrotaren gaia jorratuko du, hain zuzen ere, komunikazio eta ikus-entzunezko proiektuen porrotetatik atera daitezkeen irakaspenak eta, ondoren, berriro ahalegintzeak duen garrantzia.

Irismena, onarpena, eragina

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Argia, 2015.03.01 Euskal hedabide asko –tokiko gehienak- euskararen aldeko mugimenduaren bultzadaz sortuak dira eta hizkuntzaren normalizazioan eragitea dute lehentasun. Ondorioz, ahalik eta unibertsalen bihurtzea da haien helburua: zenbat eta herritar gehiagorengana iritsi, orduan eta euskarari mesede handiagoa.  Jarraitu irakurtzen

Ekintzailetasunaz

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Hasteko, gaiaren errepaso laburra: Azken urteotan asko entzuten da ekintzailetasun berba inguruotan. Duela urte batzuk ekintzaileak arlo politikoan aurkitzen genituen. Lehen enpresa bat martxan jarri nahi zuenari enpresari esaten zitzaion. Inguruan dudan jende askok ideia enpresarial bikainak izan ditu baina doan eskaini ditu hainbat herri mugimendu bertatik elikatu daitezen: presoentzat dirua biltzeko ekimenak, Korrika sustengatzeko, Ziburuko ikastolaren alde, gaztetxean… [Segi irakurtzen...]

Ikastolan ere erlijioa genuenekoa, graziaz betea

  Komunitatetik

Lide andereñoarekin, gaztelaniaren arau ortografikoak errezitatu aurretik (egunero bat, Breve ortografía escolar liburukitik) AgurMariaGraziazBetea JaunaDaZurekinBedeinkatuaZaraZuAndre GuztienArteanEtaBedeinkatuaDaZure SabelekoFrutu JesusSantaMariaJainkoarenAma ErregutuEzazuGu Bekatarion AldeOrainEtaGureHeriotzako OrduanAmen errezitatzen genuen. Horrelaxe. Dena jarraian. Kolpe bakarrean. Zertan ari ginen ere pentsatu gabe. Zertarako, ezta?! Eva Belmonteren  El Boe nuestro de cada día irakurtzen akordatu naiz … Jarraitu irakurtzen

'Namaste'

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ez daukat Mendebaldetik natorren zalantzarik. Berdin dio elefantez beteriko gona bat janzten badut, berdin dio Indiako meditazio eta yoga zentro baten egun batzuk igaro baditut. Europarra izaten jarraitzen dut. Slam-etan zein Chols-etan hartutako teak ez nau aldatu. Ezberdina naiz, debagoiendarra edo zuiarra. Biak ere, Indiatik oso urrun daude.

San Tejero

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Beasaingo Tantai brikodendan nengoen gaur 34 urte, arratsaldez Tejero Madrilgo Gorteetan sartu zenean. Tantai aroztegian egiten nuen lan Lazkaon, baina egun batzuk lehenago lan istripu bat izan nuen eta, arotz zailduari dagokion moduan, atzamar baten punta oparitu nion zepilladora txikiari, … Jarraitu irakurtzen

Candyren esperientzia baliagarria da beste egoera batzuetarako ere

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Urriaren bukaera zen Candy enpresak Bergaran daukan lantegia ixtea erabaki zuela jakinarazi zuenean.

Oztopoen gainetik…

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ez da gai berria, baina azken aldian, euskararen normalizazioari eta hizkuntz politikei eragiten ari dira. Patrick Dallennes, Frantziako Gobernuko ordezkariak eta Carlos Urkixo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, euskaraz bizitzeko nahia burutzen ari diren administrazioen urratsak zapuzten ari dira.

 

Niños Mutantes, Granada gogoan Bilbon

  Komunitatetik

2015eko nire lehenengo zuzenekoa izan zen Niños Mutantes taldeak Bilboko Back Stage aretoan eskainitakoa. Areto horretan ere lehenengoz egon nintzen egun horretan. Bai, egia da, lehenago, Congreso zenean izana nintzela, baina harrezkero urte batzuk pasa dira! Are, ez dut uste, aretoak era horretan jarraitu izan balu, joango nintzenik atzeraJarraitu irakurtzen