2019-2020ko denboraldiko Reala

Erabiltzailearen aurpegia

Zeri buruz idatzi ezin asmauta ibili naiz. Ez gai faltagatik. Badauz mila gai heltzeko modukuak: Trumpek palestinuak erosteko esku artian dakon estrategia, Españako politikan dauen pakto kulturaren faltia eta horrek dakarren espektakulo lotsagarrixa, monokausalki trataitten dan sexu erasuen gaixa, eta abar, eta abar.

Baina kurtso bukaeran egotiak energiak murrizketan dittu eta, beraz, gai relajautxuaua aukeratu dot gaurko artikulorako; relajaua, baina pasionala aldi berian.

Gehixenok kurtsua akaboten gabitzen honetan, pribilegiau egin dittugun futbolistak kurtsua hasi egitten daue, eta kurtso hasi berri honetan nere Real maittiak sortarazten dosten sentimendu kontrajarrixak mahai gainian ipini gura dittut. Kontrajarrixak, aspaldixan egin dittugun fitxaje ilusionantienak egin dittugulako, alde batetik, baina, bestetik, fitxaje larrei izan dialako, nere ustetan. Aste pare bat beranduau idaztia seguruaua izango litzateke, orduan ikusiko baita zeintzuk osatzen dauein aurtengo plantilla. Bautista, Gorosabel, Guridi edo Merquelanz bezelako jokalarixak lehen taldea osatzeko balixo ez dauien Real bat ez dot entenditten… eta bide horretatik goiazela emuten dau. 22-23ko plantillan 11 kanpotar izatia askotxo dala iruditzen xat. Nik, behintzat, nahixau dot aurretik esan doten harrobiko jokalari horreikin kontau eta allaitten garien lekura allau.

Egixa da maila gorenian dabitzen futbol taldiendako, ingurunia gero eta zailaua dala, gero eta diru gehixau mobitten baita eta gero eta zailaua da maila altu bat mantentzia. Baina, nere ustez, Realian bide egokixena, motzena ez, agian, etxekuen alde benetan apostu egittia da.

Aurtengo erabaki puntualak dian edota tendentzia berri bat dan denboriak esango dosku.

Hori bai, irakurten eta entzuten dotenaren arabera, gutxienguan iritzixa da hemen azaldutakua. Transmisiño falta ote?