"GI-632 errepidia eta Antzuola"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Legorburu Igarza 2013ko mar. 5a, 16:00

GI-632 errepidian lanak nolakuak izango dien eta gure herrixan eta ingurunian...

... eukiko daben eragiña herrittarroi azaldu asmoz, ekitaldi irekixa antolatu zeban pasa dan urtarrillan 30erako Gipuzkoako Foru Aldundixak Antzuolako Olaran etxian. Txalotzeko ekimena. 

Hala eta be, azalpenetan jasotako informaziño batek ziharo kezkau nindduen. 

Jakiñekua giñuan errepide berrixak Antzuolan ez dabela irteera-sarreraik eukiko, Antzuolarako irteera-sarrerak Deskarga eta Bergarako lotunetan egongo diela. Baiña oin, proiektua aldatu eta Deskargako lotuniak zentzu bakarra izatia aztertzen ari dia Aldundixa eta Udaletxia.

Deskargako lotunia zentzu bakarrekua izanda, Antzuolatik Urola-Goierri aldera bagoiatz Deskargan sartzeko aukeria egongo da, baiña alderantzizko zentzuan, Goierri-Urola aldetik Antzuolara bagatoz, bi aukera izango dittu: Urretxun irten eta Deskarga guztia oingotxe moduan pasau edo Bergaraino joan errepide berrittik eta han irten eta oingo bidetik berriz Antzuolara bueltau. Bigarren aukera hau hartuz gero, egunero 5 kilometro gehixau eukiko giñuzke. Egunero 5 kilometro, batanaz beste urteko 1.080 kilometro dia. Kilometro estra honek kostu haundixa suposaten dosku bai denbora, diru, arrisku zein airera jaurtitzen doun kutsadura mailan.

Aldaketa asmo hau Antzuolako Udalak autobusa herrigunetik etaratzeko ideiak sortu dau. Hontarako Supide parian rotonda bat ein bihar da eta horretarako Aldundixan laguntza ekonomikua bihar dau.

Nik ez daukat zalantzaik: lehentasunak finkatu bihar badia ni Deskargako lotunia zentzu bikoitzekua ittian aldekua naiz. Deskargako lotunia zentzu bikoitzekua ez bada oin itten, sekula santan ez da eingo. Supideko rotondia, berriz, lehenau edo beranduau eingo da. 

Bestalde, zeaittik aukeraketia ein bihar dou? Antzuolak ez dauka bi premiña? Ez al dou bi premiñendako erantzun egokixak merezi?

Antzuolarrok urtiak itxoin bihar izan dou Gipuzkoakin bide egoki baten bidez lotuta egoteko. GI-632 errepidiak ez dauka irteera-sarrera zuzenik Antzuolarako, eta, hala eta be, Antzuolak zuzen-zuzenian jasango dau Gipuzkoa osua inguratzeko errepidiak sortutako kalte ekologiko eta paisajistikuak. 

Bestalde, lanek gure eguneroko bizitzan sortuko dosku makiña bat kalte be hor eukiko dittu: kamioiak, errepide mozketak, hautsak, e.a.

GI-632 errepidian kostua 48 milloi eurokua ei da. Zenbat kostatzen da Deskargan lotune bikoitza ittia? Eta Supideko rotondia?

Egunak aurrea doiatz, errepide berrixa itteko lanak hasi dia, baiña oinddio ez dakiu ezer Deskargako lotuniakin zer gertauko dan.

Alkatiak herritarroi deialdixa ein eta danon artian erabakixa hartzeko asmua doala esan zeban. Aprobetxau daigun aukeria berandu izan baiño lehen.

--------------------

Xabier Legorburu Igarza

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak