"Erreka biziberritzea amets, auzolana tresna: eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxeberria 2013ko urr. 21a, 02:00

Bada hilabete inguru Erreka Garbitzeko Batzordea eratu eta lanean hasi ginenetik.

Gure helburua gure erreka garbitzeko jende asko biltzea zen. Horretarako, izaera eta adin ezberdinetako jendea batu ginen. 

Bazen, batzen gintuenik: erreka biziberritu batekin amets egin eta auzolana lotzea. 

Azkenean, astez asteko dinamika eta antolaketan aritu ostean iritsi zen eguna: urriaren 13a, Osintxutik Epelera. 350 lagun inguru batu ginen 17 talde-tramutan; egun polita izan zen eta ahazteko zaila egingo zaigu askori. Antolaketa txukuna, hobetzekoak ongi identifikatu eta datorren urtera begirako auzolanari ondo jasota. 

Lerro hauek baliatu nahi ditugu egun hori posible egin zutenei eskertzeko. Alde batetik, herriko elkarte gastronomiko hauei: Umore Ona, Osintxukoa, San Migel Pe, Oilagorra, Pertxa eta Artatse. Bestetik, ardo banatzaileak, Atxega eta Manso. Okindegiei ere, eskerrik asko: Ogi Berri, Ogizun, Olabe, Mizpildi, Konde Panaderokua eta Bolintxo. DYA eta Beti Bustiko piraguistei, baita udal langileei ere, eta bereziki banakakoei, izena eman eta errekara jaitsi eta norbaitek noizbait botatakoa jaso duzuenoi. Eskerrik asko!  

Asko batu genuen, ikaragarri. Baina, zoritxarrez, asko geratu zen. Lan batzuk Udalera eta Diputaziora bideratuko dira, baina jarri dugu datorren urterako hitzordua ere: 2014ko urriaren 11, zapatua.

--------------------

Unai Etxeberria

(Erreka Garbiketarako Batzordearen izenean )

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak