Olentzero maitea...

Erabiltzailearen aurpegia

Gaztea naizen arren, zu baino dezente zaharragoa naiz. Izatasunak inoiz izan duen erditze handienetik nator ni. Atera kontuak, gogoratu ere ez naiz egiten.

Antza, zuri eskatutako gurariak egia bihurtzen dituzula aditua daukat. Gizakiengan, haurrengan bereziki, kontzientzia pizteko ahalmena ere badaukazu. Hori diote, behintzat. 

Azkenaldian, gaixo nago, oso. Burua altxatu ezinik nabil. Kristorenak eta bi pasatakoa naiz: izozteak, dardarak, erredurak, talka beldurgarriak… Denetarik jasandakoa naiz. Baina oraingo hau jasangaitza da.

Gaixotasunaren hasiera eramangarria zen, gorputzean zehar gutxi nituen, harmonian bizi ginen. Igarri ere ez nuen egiten. Baina azkenaldi honetan asko erreproduzitu dira, larregi dira. Kontrola galdu dute. Egunero daukat sukarra, garunean ere (iparrean), gutxi dauden arren, beraien efektua sumatzen dut, eta urtzen ere hasita nago jada. Larruazala zulatzen didate, nire zainak birbideratzen dituzte, askotan buxatzeraino. 

Nire erraietako lehengaiak ere aurki xahutuko dituzte. Tatuaje eta pearcing-ez josi naute. Isuri kutsakorrak etengabekoak dira, ia arnasa ez hartzeko bestekoak… ezin dut gehiago. Jota nago.

Ez dizut ezer materialik eskatu nahi, baina betetzea oso zaila den guraria eskatu nahi dizut: gizakiengan kontzientzia piztea bakarrik eskatu nahi dizut. Bai, kontzientzia. Zaindu nazatela, berriz ere harmonian bizi gaitezkeela, ezer besterik.

Orain gutxi modan jarri naiz (Parisen), eta, nork daki, agian, hobetze aldera egingo dut. Denborak esango du. Baina ez dut uste. Ez naiz askorik fidatzen.

Honek horrela jarraituz gero, nire amaiera gertu izango delakoan nago, eta nirekin batera gizakiena ere bai. 

Adeitasunez. Lurra.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.