2018/06/16 10:00

Elgetatik ibilaldia

Elgetatik ibilaldia
Elgetako Mendizaleen plaza, Debagoiena
Eguna: ekainak 16 Irteera lekua: Mendizaleen plaza Ordua: 10:00 Elgetatik abiatuta, lehenengo Azkonabitzara joko dugu, bertatik, Bergaralde osoa bistan izango dugu, eta baita Udalatx, Kurtzebarri eta Aloña aldea ere. Karabietara jaitsi ondoren, Egoarbitza izango da hurrengo helburua, eta hemendik, berriz, Bizkaialdea izango dugu begi bistan: Durangalde osoa Bilboraino, Anboto, Oiz; eta baita Debabarrena ere: Eibar, Urko, Arno…, eta eguraldia lagun, itsasoa ere bai. Izena ematea derrigorrezkoa da: 943 79 64 63 – puntaikpunta@debagoiena.eus http://puntaikpunta.turismodebagoiena.com

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.