Sebero Altube plaza, Debagoiena
Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Arrasateko Udalak bigarrenez antolatu dute postre lehiaketa hau, Debagoineko II Postre Lehiaketa, XXIVgarren Jardunaldi Gastronomikoen baitan, 2016ko azaroaren 19ko Arrasateko Baserritarren azoka bereziarekin batera, bertako gastronomiaren, eta garaiko produktuen kontsumoaren sustapena egiteko helburuarekin.
Kategoria bi bereiziko dira:
· 18 urtetatik gorakoak. (Izena emateko azkenengo eguna azaroaren 15a, asteartea, izango da.)
· 12-17 urtekoak. (Izena emateko azken eguna, azaroak 13, igandea.)