Tamara Perez: "Erakusketa egiten lagundu digutenei eskerrak"

Erabiltzailearen aurpegia

EKIN Emakumeak elkartearen XV. urteurrena dela eta antolatu diren ekintzen artean, argazki erakusketa izan da azkenekoa.

Emakume euskaldunen garapenerako aukerak zabaltzea da elkartearen helburua, eta erakusketarekin nahi zen Debagoieneko eta Aramaioko emakumeen antzinako eta gaur egungo bizimodua azaltzea eta egiten dutena errekonozitzea.

Erakusketa burutu eta balorazioa egin ondoren, EKIN Emakumeak elkarteak bere esker ona adierazi nahi die erakusketa posible egin duten guztiei:

-Argazki ekarleei: bailarako herrietako norbanakoak eta elkarteak, hain kuttunak dituzten argazkiak ekartzeagatik, edota hainbeste kostatakoak, Intxorta 1937 kultura elkarteak gerratearen inguruan ekarritakoen kasuan gertatzen den moduan.

-Dirulaguntza eman diguten enpresei: Auzo Lagun, Emun, Eroski, Goiena, Ikerlan, Joma, Kutxa,  Lagun Aro eta baita erakusketako diseinua eta montajea egiten lagundu digun Hurbil enpresari eta azpiegitura eskura jarri digun Arrasateko Udalari ere.

-Parte hartu duten guztiei: laguntza teknikoa eman dutenei, bailarako hiru alkate emakumeei, argazki ekarleei eta ikusle guztiei: 2.048 lagun izan dira denera.

-Erakusketaren eragile nagusia izan den lantaldeari. Bera arduratu da beste baliabideak lortzeaz, erakusketaren antolaketaz eta hainbat lan egiteaz.

Erakusketarekin lortu da emakumeari protagonismoa ematea eta ondo egindako aktibitate bat euskaraz eginez, kategoria eman die euskaldunei eta prestigioa euskarari.

Horregatik guztiagatik, lagundu diguten guztiak eskertu eta eurekin konpartitu nahi dugu gure harrotasuna.

---------------------------------------

Tamara Perez
(Ekin Emakumeak elkartea)
Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.