Kataluniako erreferendumari eta horren aldeko alkateei babesa Oñatin eta Antzuolan

  Politika  Antzuola  Oñati

Bi herrietan ere ezohiko osoko bilkurak egin dituzte gaur Kataluniako egoerari buruzko mozioak eztabaidatzeko. Oñatin, udalbatzak aho batez onartu du EH Bilduk eta EAJk adostutako mozioa. Antzuolan, EH Bilduren aldeko botoekin egin du aurrera; PSE-EEko zinegotziak kontrako botoa eman du, eta jeltzaleek ez dute bilkuran parte hartu.

Beñat Arzadun: "Lortutako emaitzek animatzen gaituzte Mozanbiken jarraitzera"

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Hamabost urte baino gehiago daramatza Mundukide Fundazioak Mozanbiken. Herrialdearen iparraldean garatzen duten programak nekazariei laguntzea du helburu, eta programaren koordinatzaile Beñat Arzadunek eman ditu xehetasunak.

Arrasateko batzokiaren kontra egindako pintaketak salatu ditu EAJk

  Politika  Arrasate

Arrasateko batzokiaren kontra egindako pintaketak salatu ditu EAJk

Pintaketen harira oharra kaleratu dute EAJren Gipuzkoa Buru Batzarrek. Azpimarratu dute gisa horretako gertakariak "urtetako estrategia politiko-militarraren hondarrak" direla. Arrasateko jeltzaleek, era berean, publikoki elkartasuna adierazteko eskatu diete beste talde politikoei

Bosgarren urtez, festa Goikobalun

  Kultura  Arrasate GAURKOAK

Zapatuan egingo dute Arrasaten Goikobaluko Gazteluaren Jaia, azken urteetan Goikobaluko Erromerixie izenez ezagutu izan dena. Aurreko aldietan bezala, herriko hainbat kultur elkarteren elkarlanari eta Udalaren laguntzari esker egingo da festa, eta berritasunik ere iragarri dute.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

irailaren 14ko programan Oñatiko San Martingo baratze parkea bisitatu du Amaia Txintxurretak, eta Mireia Bikuña Gesalibarko elizan izan da. Txantxiku Ikastolako ordezkariek, bestalde, Kilometroak 2017ren inguruko xehetasunak eman dituzte.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 13ko saioan, Aretxabaletako Aratz elkartearen 25. urteurrena; Edesa Industrialen egoera eta etorkizuna; eta txakolinaren uzta berria izan dira landutako gaiak.

"Errespetuan eta demokrazian oinarrituta, denok gozatzeko moduko eguna izatea nahi dugu"

  Euskara  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Ate joka dago aurtengo Kilometroak, eta Oñatin buru-belarri dabiltza lanean irailaren 24an dena ondo irten dadin. Txantxiku Ikastolako presidente Aitor Guridik eta zuzendari Zigor Ibarzabalek ergun handirako hainbat ohar eta gomendio eman dituzte.

Domekan egingo dute Aretxabaletan bigarren MTB martxa

  Kirola  Aretxabaleta

Domekan egingo dute Aretxabaletan bigarren MTB martxa

Herriko Plazatik irtengo da 09:00etan, eta parte-hartzaileek 33 kilometroko ibilbidea egingo dute.

Autoen partekatzea sustatzea aurten helburu

  Ingurumena  Aretxabaleta

Autoen partekatzea sustatzea aurten helburu

Partekatzeak urrunago eramango zaitu leloa izango du irailaren 16tik 20ra Aretxabaletan egingo duten Mugikortasun Asteak. Antolatutako ekintzen artean, irailaren 16an, zapatua, nordic walking saioa egingo dute; eta irailaren 20an, eguaztena, bigarren eskuko azoka.

Rikardo Perez: "Gardentasun falta nabarmena egon da enpresaren aldetik"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Edesa Industrialen Garagartzako lantegiko enpresa batzordearen presidenteak enpresaren egoeraz eta etorkizunaz hitz egin du, baita zuzendaritzarekin iizan dituzten eta izango dituzten negoziazioei buruz ere.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 12ko saioan Aitor Arregi Zine zuzendari oñatiarra izan da platoan laster estreinatuko den Handia filmaz berbetan. Maider Arregik Antzuolako eskola handitzeko proiketuaren berri eman du eta Amaia Txintxurreta Juanjo Lopezek Bergaran jarritako argazki erakusketa bisitatu du. Martitzenero moduan sare sozialek ere euren tartea izan dute.

Aitor Arregi: "Egileok oso pozik gaude pelikularekin, baina publikoaren erreakzioa ikusteko gogoa daukat"

  Kultura  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Urriaren 20an helduko da zinema aretoetara Aitor Arregi oñatiarrak eta Jon Garañok zuzendu duten Handia filma; aurretik, baina, Donostia Zinemaldiko sail ofiziaalean lehiatuko da. Arregik berak azaldu ditu filmaren gakoak.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Leintz Gatzagako Andramaixak; Bergarako San Martin jaietako azoka; eta Arrasateko Erdi Aroko azoka izan dira irailaren 11ko saioan jasotako gaiak.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 8an emandako saioan Eskoriatzan hasiko den Ostegun Bidaiariak ekimenaren laugarren edizioa izan da landutako gaietako bat, baita irailaren 17an Besaiden egingo duten Oroimen Eguna ere.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 7ko programa udan ateratako argazkien inguruko erreportajea egin du Imanol gallegok, eta Amaia Txintxurretak, Txalopintxalo izeneko amantalei buruzkoa. Peñakoba autoeskolako ugazaba Iban Peñakobak gidabaimena ateratzeko dauden zailtasunak azaldu ditu.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 6ko saioan Hirukide elkarteko bultzatzaile Ibai Arberas eta Bergarako Zezenak ganadutegiko Iñigo Almortza izan dira platoan. Amaia Txintxurretak, bestalde, Oñatiko ur-uhinen parkea bisitatu du.

Iban Peñakoba: "Autoeskolen sektorea oso kezkatuta dago, eta gainera, gatazkaren erdian"

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Astelehenean hasi zuten ikasturtea autoeskolek; eta ekainean eta uztailean bezala, gidabaimena ateratzeko azterketa egiten duten estatuko langileek eguenetan eta egubakoitzetan bakarrik egingo dute lana. Horrek atzerapen handia ekarri du gidabaimena ateratzeko. Peñakoba autoeskolako ugazaba Iban Peñakobak azaldu du nola eragiten duen grebak.

Ibai Arberas: "Kide ugariko familiek aldarrikatzen dutena da errekonozimendu soziala jasotzea"

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 21ean aurkezpena egingo du Arrasaten Hirukidek, Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak. Egun 8.000 bazkide ditu federazioak, eta Ibai Arberas eman du kide ugariko familien beharren eta aldarrikapenen berri.

Kilometroak, Oñatiko historia hobeto ezagutzeko aukera ere bai

  Kultura  Oñati GAURKOAK

Kilometroak jaian, herriko historiarekin lotutako hiru antzezlan eskainiko dituzte Olaitturri Kultur Elkartekoek Oñatiko hiru txokotan. Irailaren 29an, hiru antzezlanak batera eskainiko dituzte Santa Ana antzokian.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Irailaren 5eko saioan Oñatin jarri duten Emeek emana erakusketari eta Arrasateko Gorostiza baserriari buruzkoak izan dira erreportajeak. Aramaioko San Martin eskolan egindako lanak eta sare sozialak ere hartu dira berbagai.