Keinu txikiak gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia
Keinu txikien bitartez irrifarrak eragin ditzakegu. Kontsumitu arduraz, bertan eta bertakoa; kantatu, mobilizatu preso eta iheslarien eskubideen alde.
Gabonak: erosketak, festa, kontsumoa, bakardadea, tristura, poztasuna, familia, argiak, ilunak,...Bakoitzak bere erara edo ahal duen moduan bizi ditu gabonak. Kapitalismoaren krisiak, Espainiako Gobernuaren neurriek, Jaurlaritzaren murrizketek eta banketxe gehienen jarrerak eragindako bizi baldintzen kaxkartze orokorrak eragin nabarmena izango dute gabonetan. Badago hamaika ekintza egiterik egoeraren aurka, handiak eta txikiak, denak ongi etorriak. Gabonetarako bi keinu txiki proposatzera gatoz, keinu txiki ugarik Bergaran makina bat irrifarre eragin ditzaketelako eta keinu txiki ugarirekin aldatzen delako mundua. Bat: bertan erosi, bertako produktuak eta denda txikietan, ziur dendariak irrifarre batez erantzungo dizula, tokiko ekonomiari bultzada emango diozu eta denok eskertuko dugu. Bi: ez daudenetaz gogoratu, preso-iheslarien eskubideen alde mobilizatu ( kantuan, tanta bilakatuz, pegatina jantziz) eta ziur senideek ere irrifar batez erantzungo dizutela. Ondo pasau eta ez pasau gabonetan!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.