Urriaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere, urriaren 12an Eguarbitza inguruko herri sailak garbitzera joango gara, Elgeta inguruan daukagun gune ikusgarrienetakoa izanik merezi du-eta txukun zaintzea.

Guztira, 13 hektarea eta erdi dituen herri saila da Eguarbitza ingurua, eta, herri basoak aipatzerakoan, hori esan nahi du herritar denonak direla, ez soilik Udalarenak; horrela, herritar guztien ardura izan beharko litzateke gunea txukun mantentzea.

Udalak, pasa den urtean, kanpoko enpresa baten bidez, egin zituen arlo batzuetan garbitzelan batzuk, eta aurten ere aurreikusten dugu lan horiekin jarraitzea, baina ditugun baliabideekin ezin gara denera iritsi.

Horrenbestez, auzolana deitzeak, lehengo ohiturak berreskuratzeaz gain, Udala iristen ez den lanak burutzea du helburu.

Beraz, dei bat elgetar guztiei, bereziki mendiak gehien erabili eta maite dituzten herritarrei, aspaldian gehituz doazen mendizale taldeei, inguruan ugari ditugun ehiztari eta ekologistei, baita pinuzale eta naturistei, gainera, hamarretako orduan, zahatoari sakatuz, giro alaian, eztabaidarako aukera ere izango dugu.

----------

Sebas Aranzabal

Elgetako zinegotzia

Angiozar

GOIENA KLUBEKO BAZKIDETZA %30 MERKEAGO

Goiena Komunikazio Taldeko hedabideek lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena dute. Ondorioz, Goiena Klubeko bazkide baldin bazara zerga onurak ezarriko zaizkizu Goienari egin diozun ekarpenarengatik.

Goiena Klubeko bazkidetza kuota %30 merkatuko zaizu errenta aitorpena egiterakoan.

BAZKIDE EGITEKO, DEI EGIGUZU: 943 25 05 05 edo egin klik hemen.


Zerga onurak izateko datuak bete