"Gutxiespena eta iraina ote?"

Erabiltzailearen aurpegia

Biktima guztiak ez dira berdinak, ez.

Euskal hiritarrok, edo behintzat independentistok, jakin badakigu kode eta epaile espainiarrek beste kalibre eta irizpide bat erabiltzen dutela euskal-nafar disidenteekin.

Badakigu "Zuzenbide Estatu" delako hori nazionalismo espainiarraren neurrira egituratutakoa dela eta, beraz, Espainiaren batasuna, ezaugarri nazional espainiarrak, eta gutxi batzuen interes ekonomikoen defentsan hainbat eta hainbat astakeria irenstea tokatzen zaigula.

Badakigu biktima batzuek merezi duten errespetua beste batzuek oraingoz ezin dutela espero.

Baina Fragaren heriotzaren ondorengo gorazarre eta laudorioak ez zaio inori Espainia osoan Frankismo eta post-Frankismoko "biktimei gutxiespen eta irainak" direla bururatu?

------------------------------

Rafa Stxez Muxika
Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.