Rosa Maria Fernandez Learra: "San Jose de la Montañari esker ona"

Erabiltzailearen aurpegia Rosa Maria Fernandez 2011ko eka. 24a, 02:00

Bizitzak hain opari handia egiten digunean, umiltasunaren eta eskerrak ematearen garaia iristen da, eta berbak aukeratzea zail egiten da.

Are gehiago, oparia bizitzako une garrantzitsuetan datorrenean.

Orain dela gutxi gure amama hil da San Jose de la Montañako zaharren egoitzan. Eskerrak ematen dizkiegu Jainkoari, amei eta pertsonal sanitario guztiari, amamak eta familiak jaso dugun zaintza eta maitasunagatik.

Lan isila da, zalapartatik kanpo eta batere errekonozitua ez dagoena. Denoi iristen zaizkigun une zailetan bakarrik, eta intimitatean, eskaintzen diogu errekonozimendua. Agian horrela izan behar du; izan ere, argia eta maitasuna pribatuan bizi dira eta zaratak uxatu egiten du.

Horrela, apal-apal, gogoratzen ditugu San Josen konpartitzen diren laztan, musu, dantza, abesti eta irriak. Eta familiarekiko erakutsitako laguntasuna, bukaera gertu zegoela ematen zuen egunetan, eta egunok asko izan ziren.

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, amamari eskaini zenioten bizitza eta heriotzagatik, amodioz betetako eskaini diguzuen zaintzagatik, fedeaz haraindi eta esperantzatik gertuago. Bada, konfiantza eta esperantza gizakiarengan, gure bihotzetan ere hazi da. Beti arte.

--------------------------------------

Rosa Maria Fernandez Learra
(Adrada sendiaren izenean)
Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak