Real A jubenil taldeak Schalke 04 taldearen aurka

Erabiltzailearen aurpegia

Duela gutxi jasotako proposamen baten harira, Txantxiku Txuriurdinak-ek Real A jubenil taldeak Schalke 04 taldearen aurka Otsailaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan jokatuko duen partidurako bidaia antolatzea erabaki du. Jubenil talde horretan, herriko gazte batek UEFA YOUTH LEAGUE txapelketako final zortzirenetan jokatuko duenez, egitasmo polita iruditu zaigu bertara joatea.

Izena emateko azken eguna otsailaren 24a, astelehena, eguardiko 12:00etan izango da. Izena emateko 2 toki egongo dira: Izarraitz Taberna eta Mendizabal Kirolak.

Autobusa dohainik izango da eta partiduko sarreren salneurria 5€-koa da, Errealeko bazkide direnek ez dute ordaintzen. Errealeko bazkide ez direnei jakinarazi nahi diegu ahalik eta bazkide txartel gehien lortzen saiatuko garela.

Irteera ordua: 17:30 Aita Lizarralde kaleko geltokian, otsailak 25, asteartea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.