Pili Garcia: "Nork epaitzen gaitu?"

Erabiltzailearen aurpegia

Ekainaren 17ko Goienan publikatu zen Euskararen debekuak izenburuko iritzi-artikuluari erantzuteko asmoz idazten dugu gutun hau.

Alex Labaien eta Estepan Plazaolak idatzitakoari erantzuteko, hain zuzen.

Ekainaren 4an Audientzia Nazionalari buruz hitzaldi bat antolatu genuen eta ekitaldia iragartzeko Nork epaitzen gaitu lelopean kartela egin genuen. Kartel horren izkina batean Alex eta Estepanek aipatutako esaldia jarri genuen.

Gure asmoa garai hartan gure hizkuntza debekaturik zegoela adieraztea bazen ere, kritikarekin bat egiten dugu. Guk ere euskara maite dugu eta geure sentitzen dugu.

Hori dela eta, hitzaldi interesgarri hartan esan zirenak laburbilduta triptiko bat egin eta buzoneatzeko asmoa dugu eta, ikusiko duzuenez, lehentasuna euskarari emango diogu.

Bukatzeko, eskerrak eman Alex eta Estepani kritika zintzoa eta errespetuan oinarritutakoa jaso dugulako. Aurrerantzean ere bidelagun izango zaituztegulakoan, mila esker.

------------------------------

Pili Garcia
(Jose Luis Elkoro askatzearen aldeko plataformatik sortutako taldea)
Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.