Zeharkako txirula eta organoa elkarrekin igandean

Esther Iñiguez organojolea eta Nagore Larrion txirulajolea arituko dira

Datorren igandean, maiatzak 22, musikarien osasun arazoak zirela-eta, aurretik bertan behera geratutako kontzertua entzuteko aukera izango dugu Bergarako Santa Marina elizan: zeharkako txirulak eta organoak elkarrekin joko  dute.  Bikote berezia eta ez oso ohikoa da bi instrumentu hauek osatzen dutena.

Emanaldia, bi emakumeren eskutik datorkigu, Esther Iñiguez organojole berarra, eta Nagore Larrion txirulajole irundarra. Biak gazteak, biak talentu eta eskarmentudunak. Eskainiko duten egitaraua Barrokoan hasiko da, J.S. Bachen Sonata Mi minorrean eskainiz, eta ondoren garai Erromantikora egingo dute jauzi, R. Shummanen Three Romances lanarekin, XX. mendeko lau musikagileren lanekin jarraitzeko:Fauré, Martin, Clarke eta Vierneren lanak.

Gutxitan izaten da aukera modu goxoan uztartzen diren bi instrumentu hain desberdin hauek elkartuta entzuteko, eta hortaz, datorren igandean egingo den kontzertu hau benetan interesgarri eta gozagarri gerta dakioke jendeari oro har, baina baita ere (edo batez ere) txirula ikasten diharduten ikasleei eta beraien irakasleei. Ohituta gaude zeharkako txirula orkestra edo banda batean ikusten, baina agian ez horrenbeste organoarekin bikote eginez. Kontzerturako gonbidapena beraz musikarekin gozatu nahi duen edonori, eta baita ere txirula ikasle eta irakasleei, ez baitira gutxi izango Bergara eta inguruko herrietan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.