Organoa, bibolina, flauta eta sopranoa bat eginda igandeko kontzertuan

Josune Ena bibolin joleak, Nekane Gabilondo flauta joleak, Marije Ugalde sopranoak eta Gerardo Rifón organo joleak bat egingo dute datorren igandean eskainiko duten kontzertuan

Stoltz-Frères organoaren lagunen elkartearen, eta organoarekin eskuzabal kolaboratzen diharduten artisten eskutik, hilean bi kontzertu ari dira eskaintzen, bataz beste, aurtengo ikasturte osoan Bergarako Santa Marina elizan. Kontzertu horietako askotan organoa eta organo jolea izan dira ia protagonista bakarrak.

Ostera, datorren igande honetan organoa eta organo jolea ez datoz bakarrik, baizik eta Bergarako hiru musikari ezagunez lagunduta etorriko da: Josune Ena bibolin jolea, bibolin irakaslea Bergarako Musika Eskolan, Bergarako Orkestra Sinfonikoko kidea; Nekane Gabilondo, flauta jolea, Bergarako Udala Bandako kidea eta Orkestrako kolaboratzailea; Marije Ugalde sopranoa, Bergarako Musika Eskolako kantu irakaslea, bakarlari moduan ibilbide luzea duena, hirurak ere herriko musika ekoizpenetan parte hartzetik oso ezagunak. Gerardo Rifón donostiarra San Ignacio elizako  organo jole titularra da, eta halaber eskarmentu oparoa dauka bai bakarlari bezala bai Donostiako Orfeoiaren laguntzaile moduan.

Lau musikariek aro eta estilo desberdinak hartzen dituzten egitaraua eskainiko dute, tartean Vivaldi, Haendel, Bach, Mendelsshon, Verdi, Guridi, Morricone eta Olaizolaren lanak.

Kontzertua igandean egingo da, maiatzaren 1ean, ohi bezala Bergarako Santa Marina elizan, 19 orduetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.