Alize Mendizabal organo jolea igandean

Igande honetan, apirilak 17, Alize Mendizabal organo jole donostiarrak hartuko du txanda Stoltz-Frères organoaren aldekon kontzertuetan. Mendizabalek kontzertu ugari eman du Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian, Barrokotik XXI. mendera arteko musika errepertorioa interpretatuz. Horrez gain, musika jaialdi askotan parte hartu du: Donostiako Musika Hamabostaldian, Toulouse les Orgues-en, Ciclo de la Universidad Complutense-n, Donibane Lohizuneko organo-jaialdian eta Abengoa Fundazioaren jaialdian, besteak beste. Gaur egun Donostiako Koruko Andra Mariaren Basilikako orgao jole titularra da.

Joko duen egitarauak garai zabala hartzen du. Barroko garaian hasi, Erromantikoan jarraitu eta XX. mendera iritxiko da Jesus Guridiren "Tríptico del buen pastor" laneko "La oveja perdida" zatiarekin.

Ikasturte honetan gutxi gorabehera hilean bi kontzertu antolatzen dihardu Bergarako Stoltz-Frères organoaren lagunen elkarteak, eta orain arte bertaratu diren entzuleek aukera polita izan dute kalitate bikaineko musikaz gozatzeko. HIriburuetara joan beharrik gabe, artista handiak ari dira Bergarara etortzen, oso modu esku zabalean, euren musika eta laguntza eskaintzera kontzertu hauen bitartez.

Ohi legez, kontzertua 19 orduetan hasiko da. Egitaraua, honako hau:

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.