Loreto Aramendi organo jolea igandean

Loreto Aramendi organo joleak kontzertua emango datorren domekan

Loreto Aramendi, Donostiako Koruko Amaren Basilikako Cavaille Coll organoaren jole titularrak, kontzertua emango du datorren igandean, hilak 13, Bergarako Santa Marina elizan, Stoltz-Frères organoaren alde egiten ari den kontzertu saioen barruan.

Aramendi, Donostiako Francisco Escudero irakasle ere badenak, errezitaldi ugari eman ditu hainbat organo jaialditan, Espainian, Frantzian, Belgikan, Italian, Holandan zein AEBetan. Piano, organo edo klabezin jotzaile moduan ere taldeka zein bakarka aritu da, tartean bi urtez Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.

 Wagner, Liszt, Bach, Saint-Saëns eta Faure musikarien lanak eskainiko ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.