Domeka honetan kontzertua Bergaran

Mariatxen Urkia sopranoak eta Jose Luis Frantzesena organojoleak kontzertua emango dute domekan, hilaren 24ean, Bergarako Santa Marina elizan

Bergarako Stoltz-Frères Organoaren Lagunen Elkartearen eskutik, domeka hontan, urtarrilaren 24ean, arratsaldeko 7etan, beste kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan, Mariatxen Urkia soprano aretxabaletarrak eta Jose Luis Frantzesena organojole azpeitiarrak bederatzi lan eskainiko dizkigute, tartean kantu herrikoi eta ezagunak, Bergarako Santa Marina elizan.

Debagoienean oro har, eta Bergaran bereziki musikaren jardunari lotuta  horren beste musikari eta zaletu egonda, domekakoa moduko kontzertuak aukera paregabea dira beste musikari batzuk interpretatutako lanez gozatzeko eta musikaren helburuekin bat egiteko, aldi berean organoaren konponketarako laguntza bat emanez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.