Organoa afinatzen

Egun hauetan Michel Jurine organogile frantsesa Bergarako Stoltz-Frères organoaren mantentze eta afinatze lanak egiten dabil.

Urtero etortzen da Jurineorganogilea Bergarara Stoltz-Frères organoaren mantentze lanak egitera. Aurten, Bilboko Begoñako Cavaillé-Coll organoa konpontzeko desmuntatzen diharduela, bidaia baliatu du Euskal Herrian ditugun organo erromantiko bi hauetan lanak egiteko.

Bergarako organoa konponketa sakon eta orokor baten premian dago, baina baliabideak batzeko zain, oraingoz urteko mantentze lanak baino ez ditu jasotzen. Jurinek organoaren mekanismoa zahartuta topatu du, hauspoen narrua harrotuta eta organoaren sekretua lehortzeko bidean. Egunoetan egiten diharduen lana behin-behineko mantentze lana baino ez da, organoak irauteko behar duen oinarrizkoa, etorkizunean egin asmo dagoen konponketa sakonaren zain.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.