2014/03/29 22:00

Estricalla + Kimera

Estricalla + Kimera
Oñatiko gaztetxea, Oñati
Larunbat gauean energiaz beteriko kontzertua ospatuko da Antixeneko Gaztetxian. Alde batetik, Kimera oñatiarrak etorriko dira, beraien rock gogorreko ikuskizuna eskaintzera, orain dela bi urte lehen kontzertua eskaini zuten baina ordutik musika estiloari dagokionean aldaketa handiak eduki dituzte. Talde berri hau ikusteko aukera paregabea. Bestetik, Estricalla taldea etorriko da. Hirugarren diskaren aurkezpen biraren baitan Oñatitik ere pasako dira. El corazon del sapo, Kuraia eta Kloakao taldeko kideak elkartzetik sortutako taldeak gaur egun, Erantzun edota Hil Aiariko kideak ere baditu. Hardcorea, egurra, egurra, egurra eta letra kritikoak dira beraien ezaugarria. Egurra. www.estricalla.bandcamp.com Sarrera: 5 euro

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.