Aurtengo neguan ekimen berri bat jarriko da Antixenako gaztetxian: bideo emanaldiak

Erabiltzailearen aurpegia
Ez dugu nahi izan urte osoan zeharreko bideo-emanaldi luze bat antolatzea. Horren ordez, aukeraketa zorrotz bat egitea eta emanaldi-denborada motzago bat burutzea erabaki dugu. Hori horrela izanik, arreta berezia jarri dugu emanaldien aukeraketan eta emaitza txukun bat lortu dugulakoan gaude. Alde batetik zinemaren historian klasikoak bihurtu diren zuzendari eta pelikulak aukeratu nahi izan ditugu. Bestetik gai politiko eta sozialen inguruan dihaduten pelikula eta dokumentalak ere aukeratu ditugu. Bideo-emanaldi hauek urtarrilaren 19an hasiko dira eta martxoaren 9an amaitu da denboraldia. Emanaldiak igandetan izango dira, arratsaldeko 19retan, eta bukatzean afari-merienda bat egongo da. Ondoren, jendea animatzen bada pelikula-dokumentalari buruzko hizketaldi bat egongo da

Animatu eta parte hartu.

Emanaldiak ondorengoak dira;
- Urtarrilak 19; ETAri buruzko TVE-ren dokumentala
- Urtarrilak 26; La agenda oculta (Ken Loach, 1990)
- Otsailak 2; La Strada (Federico Fellini, 1954)
- Otsailak 9; Amour (Michael Haneke, 2012)
- Otsailak 16; Gatza, preso ohiari buruzko dokumentala
- Otsailak 23; Z (Costa Gravas, 1969)
- Martxoak 2; El desencanto (Jaime Chavarri, 1976)
- Martxoak 9: Danzad, danzad malditos (Sidney Pollack, 1969)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.