2014/02/01 22:30

Gela Berezia + Tutan Came On

Oñatiko gaztetxea, Oñati
Hilabetea ongi hasteko rock gogorra izango da Oñatiko Antixena Gaztetxean. Bi taldez osatutako kontzertua izango da: Tutan Come On (Gasteiz) eta Gela Berezia (Oñati). Tutan Come On Conde (ex-Trumbo, ex-Vicepresidentes, ex-Neubat) gitarra eta abeslaria eta Salterain (ex-Bronze) bateria jotzailea talde gabe zeudela konturatu orduko, gure inguruko rock taldeetan ohikoa ez den formatu bat aukeratu zuten, duoa. Bik bostek baño hobeto ulertzen dutela elkar pentsatuko zuten dudarik gabe! Edonola ere bien baturatik sortutako taldea da Tutan Come On. Conde jaunak hainbat urtez sortu dituen riff ganadore eta abesti borbiletaz gozatu dugunok itxoiten genuen proiektua! Gela Berezia Gela Berezia hirukoa, Oñatiko eRockalde lokaletan musika eta burrunba sortzen urte mordoxka daramaten taldekideez osatuta dago. Proiektuak, denbora asko pasa ondoren, forma hartu du eta 2013ko neguan hasitako bidaiaren beste geldiune bat izango da honako hau. Riff gogor eta pisutsuak, noise ta doom ukituak maite dituenarentzat adi begiratzeko talde berria da hau.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.