Ozkarbik bidia eta norabidia baditu

Erabiltzailearen aurpegia

Makiña bat andra-gizonek egin dogu lan 1967tik 2020ra Ozkarbi elkartian. Lan hau balorian jartzeko elkartian ardurak hartzia modukorik ez dago. Orduan konturatzen zara hamarkadaz hamarkada zenbat ekarpen egin dotzaguzen Elgetari.

Etorkizunera begira, aho batez erabakita daukagu bazkidiok herrira zabalik dagon elkartia gura dogula, gastronomikua izatiaz gain hainbat ekintza aurrera eruango dittuana.

Adin askotako lagunak elkartzeko gune erosoa eta aproposa da guria. Elgetara bizitzera etorri diran hainbat gurasok bertan murgiltzeko baliatu dabena; erretiratuen beharrei erantzuteko Udalak daukan egitekuari modu on eta merkian erantzuten dotzana; elkartera gaztiak erakartzeko zailtasunei eta herriko gaztiek elkartzeko dauken biharrei txoko bat egokittuta erantzun dotzena; ekintzak gainerako elkartiekin batera bultzatu dabena –garagardo dastaketa, bertso afari, kontzertuak, mus txapelketa...–.

Nundik gatozen badakigu eta nora juan nahi dogun ondo zehaztuta daukagu. Hori barik ez dago etorkizunik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.