"Intxortan gertatutakoak oroitzen"

Erabiltzailearen aurpegia

Aurreko domekan, Gerra Zibilean gertatutakoak oroitzeko errekreazioa egin genuen Elgetan...

... Intxortako atea-n. Gure herrian gertatutakoak gogoratzeko hainbat ekimen aurrera eraman ditugu azken urteetan, behingoz justizia egon dadin eta berriro horrelakorik ez gertatzeko helburuarekin. 

Idatzi honen bitartez, eskerrak eman gura dizkizuegu ekimen hau aurrera ateratzeko laguntza eman diguzuen guztioi, baita bertaratu zineten guztioi ere. Bereziki Intxorta 1937 Kultura Elkarteko kideak eta errekreazioan parte hartu zenuten lagunak aipatu gura genituzke. Udaletxetik herrigintzan dihardugunontzako gero eta zailagoa da auzolana oinarri duten ekimenak aurrera eramatea. Domekan erakutsi zenuten indarrak batuz, auzolanean, posible dela. Biba zuek!

--------------------

Oxel Erostarbe 

(Elgetako alkatea)

Elgeta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.