'Mozkorra parregarri', agur!

Erabiltzailearen aurpegia

Ikerketa historiko sakona, Miguel Angel Elkoroberezibarrek eta Valen Moñuxek elkarlanean burubelarri egina.

Musika moldatu, Txemi Etxeberriak; Bergaran, Bilbon eta Herbehereetan hezitako musikariak.

Gidoiaren moldaketa, Miguel Angel Elkoroberezibarrena.

Dekoratuen arduradunak, hainbestetan elkarrekin lanean ibilitakoak, Alex Odriozola eta Valen Moñux. Egileak, gure super-talde teknikoa! Arantza, Amaia, Lierni, Blanca, Rosa, Alex eta Valen.

Abeslariak eta aktoreak ez dira falta Bergaran, 25 urte espektakulu eszeniko musikalak egiten. Atzean, Musika Eskola formakuntza eskaintzen. Kantua, antzerkia, musika heziketa... Gorka, Argiñe, Karlos, Nere, Marije, Idoia, Julen, Fran, Aitzol, Tomas, Izaro, Amaia, Lierni, Arantza, Blanca, Rosa, betiko taldea, esperientzia eta kalitatea ziurtatzen duena. Gaur egun gazteak direnak baina ume hasi zirenak ere ez dira falta, Jon eta Aitor, txikitatik formakuntza musikala jaso dutenak. Zuzendaritza eszenikoan, langile kantsa ezina, beti ikasten eta erakusten dagoena, 25 urtean, gure proiektu guztien bultzatzailea, Valen Moñux.

Orkestra, berriz, oraingo honetan txikia behar zen, harien kuartetoa eta klabezina. Bergaran musikariak aurkitzeko inongo arazorik ez. Orkestraren ardura eta klabezina, Iñigo Alberdik; biolinak, Josune Ena eta Andoni Moñux; biolan, Jhon Prieto; eta txeloan, Ane Zangitu. Hau izan zen hasierako formakuntza. Oraingo honetan, Leo Juaristik, Miriam Moñuxek eta Jokin Garmendiak joko dute baita.

Xabier Maria de Munibek Bergaran 1764an estreinatutako opera komikoa Euskal Herri osoan antzezteko eta erakusteko aukera izan du bergararrek osatutako ekipoak. Baita Madrilera eraman! Eta Espainian euskaraz antzeztu, gaztelaniazko azpitituluekin.

Martxoaren 3an, hainbeste poz eta une dibertigarri eman dizkigun Mozkorra parregarriri agur esango diogu. Baina berezia izango da. Xabier Maria de Munibek sortutako Seminarixoan izango baita. Aproposagorik? Mila esker partaide guztiei, herritarrei, Euskal Herrian eta Madrilen ikusi gaituztenei, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari, Udalari eta, noski, Xabier Maria de Muniberi, Peñafloridako kondeari

----------

Marije Ugalde

Bergara

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.