Miriam Perez: "Saskibaloiko lehen urteko infantilen mutilen taldeko gurasoen eskertza"

Erabiltzailearen aurpegia

Taldeko jokalarien gurasoen izenean, esker onik zintzoena...

... iaz entrenatzaile jardun zuten Jokin Perez eta Iñaki Olaetxeari eta aurtengo Jose Ignacio Oyarzabal (Txiki) eta Mikel Garitanori (Kurri), gure mutikoei kiroltasuna eta lehiakortasuna zer diren irakasteagatik.

Eskerrik asko saskibaloiarekiko grina guregan piztu duzuelako, eta azken bi denboraldi hauetan une benetan atseginak elkarrekin partekatu ditugulako.

Igor Zabalari, mila esker denboraldi hauetan taldeko ordezkari bezala egin duen lan bikainarengatik.

Klubaren zuzendaritzari ere eskerrik beroenak klub bikain honek aurrera jarraitu dezan egin duzuen lan ordainezinarengatik.

Aupa, BKE Bergara!

--------------------------------

Miriam Perez
(Taldeko mutikoen gurasoen izenean)
Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.