Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia

Ez zaizkigu beti garai onean etortzen eginbeharrak. Beti ez gaitu ilusio eta indar berarekin aurkitzen lanak. Erabakitzeko eskubidearen eskean urteak daramatzagu dagoeneko.

Baina badaukagu barruan indar bizi bat, gogo berezi bat bide honi indartsu eusteko. Badakigulako lortu genezakeela. Bagenekien ekainaren 10ko argazkiek garrantzi berezia izango zutela, eta bazekiten komunikabideek ere. Urrutira iritsi da gure aldarrikapena!

Bai, egia da. Lana lana da. Baina lana ilusioz eta gogoz egitea bezalakorik ez dago. Are gehiago, emaitza handia denean, itxaropentsua denean! Eta zuekin lan egitea plazer hutsa izan da oraingoan ere.

Eskerrik asko Maltzagatik Eibarrera eskutik helduta egon zineten herritar guztiei, baina, batez ere, antolakuntzan aritu zineten herriko boluntario eta artistei. Hasiera-hasieratik aitzakiarik gabe lana gogotsu eta ilusioz egin duzuen guztioi, bihotzez, mila esker!

Inongo laguntzarik gabe, herritarron artean eskuekin landu dugu Bergararen eta Euskal Herriaren etorkizuna eta horrela jarraitu nahi dugu zuekin batera: etorkizuna erabaki arte, jende zoriontsua libre izan arte!

Eskerrik asko!

----------

Maialen Madariaga Mujika

Bergarako Gure Esku Dago-ren izenean

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.