Haurren larrialdietarako lehen sorospenen inguruko solasaldia Kukumikun

Erabiltzailearen aurpegia

Arrasateko ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan lan egiten duten Iñaki Agiriano eta Inma Escribano etorriko dira Kukumikura urtarrilaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan. 

Saioaren helburua izango da 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoen zalantzak argitzea, haurrak gaixo daudenean nola artatu jakin dezaten. Bihotz-birikak berpizteko maniobra egiteko panpina ere ekarriko dute, bertaratutakoek ikus eta proba dezaten. Solasaldia doakoa eta irekia izango da, Kukumikuko bazkide zein ez bazkideentzat.

GOIENA KLUBEKO BAZKIDETZA %30 MERKEAGO

Goiena Komunikazio Taldeko hedabideek lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena dute. Ondorioz, Goiena Klubeko bazkide baldin bazara zerga onurak ezarriko zaizkizu Goienari egin diozun ekarpenarengatik.

Goiena Klubeko bazkidetza kuota %30 merkatuko zaizu errenta aitorpena egiterakoan.

BAZKIDE EGITEKO, DEI EGIGUZU: 943 25 05 05 edo egin klik hemen.


Zerga onurak izateko datuak bete