Elikadura osagarriari buruzko hitzaldia gaur Kuku Mikun

Erabiltzailearen aurpegia

Haurra sei hilabete ingurura hurbiltzean hasi ohi gara elikadura osagarria eskaintzen. Zer eskaini haurrari? Eta, nola? Azken urteetan ezaguna egin da gure artean ingelesez Baby Led Weaning deitzen den metodoa. 

Haurraren autoerregulazio-gaitasunean egiten du azpimarra; haurra familiako gainerako kideek jaten dutenarekin elikatzea proposatzen du, elikagai solidoekin, alegia, bere erritmoan eta bere kabuz. Horrela, haurraren autonomia lantzen da, haurra familiako gainerako kideekin sozializatzen da jatorduetan, eta janaria plazer-iturri bihurtzen da. 

Metodo horren inguruko azalpenak ematera etorriko da azaroaren 15ean, 17:ooetan, Kuku Mikura Sabeletik Mundura erakundeko Nahia Alkorta. Ama-haurren akonpainamenduan, haurnaldiko eta jaiotzako galeretan, edoskitzean eta haurra soinean eramatean da aholkularia. Pure eta ahirik gabeko elikaduraren inguruko aholkuak, gomendioak eta segurtasun neurriak azalduko dizkigu, besteak beste. Hitzaldia doakoa izango da eta irekia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.