WFCP sariek, bi urtez behin banatzen direnek, nazioarte mailan lanbide-heziketaren eta hezkuntza teknikoaren arloan egindako jardunbide onenak eta ekarpen nabarmenenak aitortzen dituzte. Edizio honetan, Miguel Altuna LHIIk beste herrialde batzuetako hainbat erakunderekin partekatzen du finalista izateko aitorpena.
Oro, Zilar eta Brontze sariak WFCPren Mundu Kongresuan jakinaraziko dira, 2026ko azaroaren 23tik 27ra, Nairobin (Kenia). Finalista izendatua izateak zentroak egindako lanaren eta Ikas-Fabrika bidez hezkuntza-berrikuntzaren alde egindako apustuaren nazioarteko aitortza dakar.