Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia

Lerro hauen bitartez, orain dela gutxi gaixotasun baten ondorioz hil den anaia Javiri lagundu dion jende guztia publikoki eskertu nahi nuke.

Hasteko, eskerrak eman, konfinamendu egoeran geundela, Arrasateko ospitaleko larrialdi zerbitzuko eta ospitaleko bigarren solairuko mediku, erizain, laguntzaile eta gela garbitzaileei, bereziki eskerrak emanez, bere izena gogoratzen ez dudan arren, gelako konfinamenduko ordu luzeak arintzeko asmoz maitekiro anaiari gailetak ekartzen zizkion erizainari.

Eskerrak eman Aretxabaletako anbulatorioko harreran ari diren Isabel eta Edurneri eta aldiro prestuki izan genuen Cesar medikuari.

Eskerrak eman larrialdi zerbitzuetatik etorritako anbulantziako pertsonei.

Eskerrak eman paliatiboetako arduradun Iñaki Peñari eta Mada erizainari.

Eskerrak eman etxeko ospitalizazioko arduradun Juliori eta administrazio lanetan aritzen den Rosari eta erizainak diren Edurne, Eva, Ariane, Bego, Nerea, Nerea (bis), Naiara, Carol eta Audryri eta, bestetik, medikuak diren Aintzane, Arantzazu, Eva eta Jesusi.

Eskerrak eman Fraile farmaziako Belen, Amaia, Tatiana eta Juaneri.

Eskerrak eman Anitua farmaziako Nerea, Jon, Naiara, Maribi, Aitor, Julen eta Markeli.

Familiarekin jarraituz, nire esker beroenak Legazpia familiari; bereziki, Faustino osaba zenari.

Eskerrak eman Errasti familiari; bereziki, ama ponteko izeba Piliri.

Eskerrak gure beste Errasti familia berria osatzen duen Consuelo bergararrari.

Eskerrak eman Aretxabaletako Udaleko brigadako Ana, Frai eta Joneri, zein Udaleko Maricarmen, Bego eta, bereziki, Mireiari.

Eskerrak eman Roydeko lankideei eta Hemen Garbiketako Choni, Ponfe, gainerako langileei eta, bereziki, Brahim eta Catalani (Enric).

Eskerrak eman Javiren laguntzan izandako Katherine, Paola, Dani, Ana Eva, Leire eta, bereziki, Elenari.

Eskerrak eman GSRko langile guztiei; bereziki, Saioa eta Aintxineri.

Eskerrak eman Arrasateko Ehorzketa zerbitzuko Razzaq, Mireia, Pello eta Esperi.

Eskerrak eman Txoni, Mireia, Mitxu, Garazi, Tito eta Pitiri.

Eskerrak eman Eskoriatzako Maricarmen, Ana Mari eta Mercheri.

Eskerrak eman tanatoriora hurbildu zinetenoi eta agur ekitaldira Koruetako paraje ederrera etorritako Javiren lagun, familia zein ezagunei, bertan txistua jotzen egondako Inaxio eta Antxiari zein Felix eta Mirariri.

Eskerrak eman kalean dolumina eman didazuen guztiei: batzuk hitz goxoak esanaz, beste batzuk errespetuz beteriko begirada isil baina sentikorrengatik.

Esker bereziak Javi errespetatu, bere bizitzaren partaide izan eta bizitza eramangarriagoa egiten  lagundu diozuen persona guztiei.

Bukatzeko, azpimarratzea Javi poliki-poliki itzaltzen joan zela, baina, aukeratutako bidea eginez, bere etxean zegoela, sufritu gabe eta berak horrenbeste maite zuen 80ko hamarkadako musika entzunaz eta ia azken egunera arte horrenbeste lasaitzen zuen zigarroak erreaz.

Eskerrik asko denei, bihotzez.

----------

Mikel Errasti Legazpia

Aretxabaleta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.