"Arrainek ura ikusten al dute?"

Erabiltzailearen aurpegia

Duela egun batzuk, Donostiako Aquariumean lagun batzuekin batu, eta gatazka globalaz aritu ginen.

Gatazka honen emaitzak, sentsazioak eguneroko bizitzan jende arruntari antsietatea, estutasuna, estresa, ziurtasun falta eta bakardadea sortzen diola adierazi genuen.

Elkarrizketa hartan gure lagunek galdetu ziguten: "Arrainek ura ikusten dute?".  Galdera hau errekurtso metaforiko bezala erabili zuten islatzeko edo erakusteko kaltea gaurko eredu kulturala, soziala eta ekonomikoa dela. Eredu honen esanahia ura arrainentzat dela baina arrainek ura ez dutela ikusten.

Gatazka globalaren zergatia eta ura ez ikustearen arrazoia eredu kulturalean atxikita dagoela.

Ezjakite honen zergatia orain dela mende batzuk kokatzen da. Eredu kultural zapaltzailea inposatu ziguten, eredu hau eredu patriarkala zen eta da. Horren oinarria propietate pribatua da.

Sistema produktibo hau gaur egun kapitalismo aurrerakoia deritzona da. Beraz, sistema aurrerakoia talde txiki baten eskuetan dagoena dugu eta populazioa sistema honen zerbitzari bihurtzen du.

Sistema honen baloreak lehiaketa, dominazioa, norgehiagoka eta indibidualismoa dira. Kapitalismo aurrerakoi honen oinarrizko baloreak, aipatutakoak, beharrezkoak dira kapitalismo aurrerakoia  manten dadin. Beraz, egoera honen esanahia eguneroko bizitzan antsietatea, urduritasuna, estresa, agresibitatea, bortxakeria, bakardadea eta barruko nahigabea dira. 

Eredu patriarkala duela mende gutxi inposatu ziguten. Euskal Herriko eredua, eredu patriarkalaren aurretik, eredu matrilineala zen; Europako lehen kulturetan sortu zen, eta gure arbasoek komunitatearen eta herriaren bizitza ziurtatzeko eraiki zuten.

Lehen euskaldunek, ama lurrari behaketa egin ondoren, eredu matrilineala sortu zuten. Hasierako behaketa hartatik baloreak eskuratu zituzten eta balore hauekin bizitza soziala, pertsonala eta sistema produktibo propioa osatu zuten.

Euskal gizonentzat balore hauek eskuzabala izatea da, ama lurrak janaria eskaintzen duen bezala. Ama lurrak lanaren bidez zaintzen gaituen bezala; babestea berak babesten gaituen bezala. Bai ugalketarako eta baita komunitatea defendatzeko indartsu izateko ere.

Euskaldunek behaketaren bidez jaso zuten euskal emakumearen jarrerak eta ama lurraren ezaugarriak antzekoak zirela.

Eskuzabala, ama umeen eta familiaren zaintzaile, elikatzen eta babesten dituena, kulturaren ahozko transmisorea, etab. Ezaugarri honengatik, emakumea euskaldunentzat ama lurra bezala jakintsua dela barneratu zuten.  

Eredu matrilinealean gizona eta emakumea orekan daude, elkarlanean arazoak gainditzen.

Aquariumeko arrainek aldaketaren beharra ikusiko balute, agian, aldaketa egitea ezinezkoa dela pentsatuko dute.

Baina gure Aquariumetik itsas askatasuna 20 metrora dago.

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an, Auzolan Topaketak izango ditugu Usurbilen. Une aproposa bide berria eraikitzeko.

Hainbat tailer aurkeztuko dira bertan. Auzolan Topaketaren gaineko informazio gehiago helbide honetan dago eskuragarri: www.auzolan.info.

-----------------------------

M. Carmen Basterretxea eta Gabriel Valin
Usurbil

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.