Astebururako plana

Erabiltzailearen aurpegia
Udaberrian gaude, eta urtero moduan, etxeko lorategitxoak eta balkoia apaintzea tokatzen da.

Kaletik noanean leihoetara begiratzeko ohitura daukat, ideiaren bat edo beste atera guran.

Eta aurten ohartu naiz berandu nabilela edo batzuk azkar ibili direla loreak jartzen, dagoeneko ederrak dituztelako; bulego ondoan, esaterako, surfinia ikusgarriak dituen etxea dago. Ikusteko moduko balkoia du urtero etxe horretako jabeak.

Gurasoen etxean geranioak jarri izan dira beti, baina nik ere surfiniak jartzen ditut: fuksiak, zuriak eta moreak. Bizitasun berezia ematen dutela uste dut. Bizitasun hori lortzeko, baina, loreontziak bete eta bere tokian jarri behar dira aurretik. Badaukat astebururako plana.   

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.