Atzerrian egindako ikasketak homologatzeko aholkularitza zerbitzua ipini du martxan Oñatiko Udalak

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Gabonak arte, hileko hirugarren martitzenean egongo da Bidez Bide elkarteko teknikaria Oñatin, baliozkotzeko edo homologatzeko ikasketen identifikazio eta baldintzen inguruan informatzeko.

Edu Muruamendiaraz: "Gure esentzia mantenduz, ikuskizun berritzailea da"

  Kultura  Bergara

Edu Muruamendiaraz: "Gure esentzia mantenduz,  ikuskizun berritzailea da"

Hogei urte bete ditu Aukeran dantza konpainiak. Sutargi ikuskizuna estreinatu zutenetik bide luzea egin dute.Orain, bide horren errepasoa egiten duen "ikuskizun berritzailea" dute esku artean.Azaroaren 5ean estreinatuko dute, Victoria Eugenia antzokian.

‘Hartu, eman, eragin’ lelopean aurkeztu dute Debagoieneko mintzapraktika ikasturtea

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Elgeta  Eskoriatza  Oñati

Bailaran 200 lagunetik gora parte hartzen dun egitasmoan, baina, izen-ematea zabalik dago bidelari eta bidelagun berriendako. Interesatuek norbere herriko Berbalagunak taldeetan edo euskara elkarteetan eman dezakete izena.

Pedro Etxebarria: "Pentsioak sakratuak dira; ezin dira trukerako erabili"

  Gizartea  Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Pedro Etxebarria: "Pentsioak sakratuak dira; ezin dira trukerako erabili"

Gipuzkoako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak kontzentrazioak egingo ditu urriaren 2an, elkarteko kide diren erretiratuen elkarteetan. "Nagusien eskubideak" aldarrikatzeko elkarretaratzeak izango direla esan du jarduneko presidente Pedro Etxebarriak.

Oñatiko etxebizitzaren egoeraren gaineko azterketaren ondorioak aurkeztu dituzte

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Oñatiko etxebizitzaren inguruan egindako azterketaren ondorio nagusiak aurkeztu dituzte. Gislan enpresak egindako txostenak azpimarratzen du herrian hutsik dauden etxeen %34,4 herrigune historikoan dagoela eta egungo zahartze tasa Gipuzkoako baino handiagoa dela, besteak beste. Udalak, txosten horrek emandakoa egunerokotasunean nola islatu erabaki beharko du orain.

Erkuden Almagros: "Bizikleta maite duen edozein emakumerendako taldea da"

  Kirola  Debagoiena

Erkuden Almagros: "Bizikleta maite duen edozein emakumerendako taldea da"

Erkuden Almagrok txirrindularitza profesionala utzi zuen duela hamar urte. Ofizio zuena afizio bihurtu zuen orduan, eta Bizikume proiektua ipini zuen martxan, emakumeak elkarrekin bizikletan ibili ahal izateko

Jon Mujika: "Egunero hiru orduko saioak ditut, domeketan izan ezik"

  Kirola  Bergara

Jon Mujika: "Egunero hiru orduko saioak ditut, domeketan izan ezik"

Kontxako Badia zeharkaldia irabazita, buru-belarri dihardu Jon Mujikak denboraldia prestatzen. Udako oporretan atseden hartu ostean, denboraldi-aurreko entrenamenduak hasi ditu.

Besaide: mendian hildako pertsonak omentzeko lekua

  Gizartea  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

1955eko urriaren 31n inauguratu zen, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia batzen diren gunean. Mendizaleen artean egindako bilketa bateko soberakinak erabili ziren. Irailaren 17an ospatuko dute han Oroimen Eguna.

Euska Kopako lehena galdu du Mondragon Unibertsitateak: 51-71

  Kirola  Arrasate

Euska Kopako lehena galdu du Mondragon Unibertsitateak: 51-71

Hirugarren laurdenean bi puntura hurbildu arren (46-48), azken tarte eskasa jokatu dute arrasatearrek (bost puntu bakarrik lortu dituzte), eta ezin izan dute Easoren kontra ezer egin.

Joseba Iraola azkarrena, Udalako Auto Igoeran

  Kirola  Arrasate

Balmasedako gidariak bigarren txandan egin zuen denborarik onena bere barketarekin. Errepidea siku zegoen unean. Autoetan onena, Markel Cestafe bergararra izan zen. Guztira, 30 autok hartu zuten parte.

30 gidari nor baino nor gehiago Udalako Auto Igoeran

  Kirola  Arrasate

Bigarrengoz egiten dihardute Udalako igoera. Lau txanda izango dituzte gidariek euren trebeziak erakusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Gipuzkoa Basketek galdu egin du Bergarako lagunartekoa: 57-59

  Kirola  Bergara

Lehia oso parekatua izan da, baina, une erabakigarrietan hobeto eta gehiago asmatu du Argentinako Obra Sanitarias taldeak. Dena den, lehia bukaeran, pozik zegoen Sergio Gartzia entrenatzailea: "Gaurko helburua defentsako lana hobetzea zen. Bereziki, bat baten kontrako defentsa. Alde horretik, oso pozik nago".

Boluko frontoiaren gaineko kontsulta hilaren 23an egingo da

  Gizartea  Bergara

Boluko frontoiaren gaineko kontsulta hilaren 23an egingo da

Atzo, egubakoitza, egin zen ez-ohiko osoko bilkuran hartutako erabakia izan da. EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu dute. EH Bildu eta Irabazi abstenitu egin dira. Iraburu, Koldo Eleizalde, Aranerreka eta Bolua kaleetako bizilagunek dute kontsultan parte hartzeko eskubidea.

Sergio Gartzia: "Taldea indartu arren, zaila da ACBn lehiakorra izatea"

  Kirola  Bergara

Sergio Gartzia: "Taldea indartu arren, zaila da ACBn lehiakorra izatea"

Irailaren 30ean hasiko duen txapelketarako bidean, geldialdia egingo du Gipuzkoa Basketek Bergaran. Lagunartekoa jokatuko du Labegaraietan, 19:00etan, eta "gogotsu" datozela dio Sergio Gartziak, bigarren entrenatzaileak.

40 bat pilotu espero dituzte Udalako igoeran

  Kirola  Arrasate

40 bat pilotu espero dituzte Udalako igoeran

Bigarrengoz egingo du A+GAS taldeak lasterketa, hainbat aldaketarekin; besteak beste, bost txanda beharrean lau egingo dituzte, eta proba 14:00etan hasiko da. Sarrerak zortzi eurotan eros daitezke irteera puntuan.

Udazkeneko Criteriumeko lehen etapa izango da Oñatikoa

  Kirola  Oñati

Udazkeneko Criteriumeko lehen etapa izango da Oñatikoa

Gazte mailako Udazkeneko Criteriumak eta 59. San Migel sariak bat egingo dute bihar, zapatua, Oñatin, 10:00etan. Proba bakarra izango da, baina sari bikoitza duena: lasterketa bera irabazi eta Criteriumeko lider izan, hain zuzen. Izan ere, Oñatikoaren ostean, beste bi etapa jokatuko dituzte domekan, Liernian. Errepidean bata eta erlojuaren kontra bestea.


Emakumeen Euskal Liga eta Ohorezko Erregionala, martxan

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara

Emakumeen Euskal Liga eta Ohorezko Erregionala, martxan

Aretxabaletak, Bergarak eta Mondrak etxean jokatuko dute eta Leintz Arizmendik, kanpoan.

Gorostiza baserria: XV. mendeko etxea ezagutzen

  Gizartea  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

1476. urtean agertzen da lehen aldiz toponimia dokumentuetan. Arrasateko Uribarri auzoko baserri zaharrenetarikoa da. Dituen ezaugarriek diote Erdi Aroan duela jatorria.

Arantzazu leku estrategikoa izan zen Erdi Aroan

  Kultura  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Arantzazu, izen bereko Ama Birjinaren istorioari lotuta dagoen gunea da. 1549an Baltzategiko Rodrigok irudia topatu zuenetik gaur arte. Agerraldiaren aurretik bestelako garrantzia zuen: leku estrategikoa izan zen Erdi Arotik. Calahorra eta Kantauri isurialdeko kostaldea lotzeko pasabidea izan zen.

Bera Berak irabazi du Kilometroen aldeko eskubaloi partidua: 30-24

  Kirola  Oñati GAURKOAK

Ohorezko mailan diharduen Aula Valladolid taldea hartu du mendean Montse Pucheren taldeak, Oñatiko Zubikoan jokatutako partiduan. Harmailetan eskubaloi zale asko batu da.