Heriotza duin baten alde

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Autonomia Erkidegoan, heriotza duinaren aldeko legea indarrean izango da.

EAJ eta EH Bildu alderdiak ados jarri dira gai honetan parlamentuan. Gizartea geroz eta zaharragoa den sasoi honetan, askotariko egoera zailak bizi dituzten herritarren kopurua ere igo egin da. Lege honetan ez da eutanasia hitza aipatzen –eutanasia hitza espresuki kode penalak debekatuta daukalako–; baina gaixoarena dela azken hitza dio.

Medikuen iritziaren gainetik, gaixoak daukala erabakia hartzeko gaitasuna, alegia. Legea laster izango da indarrean eta kalean, herritarren eta erakundeen artean eztabaida ere sortu da; eta zu, heriotza duin baten aldekoa al zara?

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.