Non daude?

Erabiltzailearen aurpegia

Aspaldian albiste batek ez ninduen modu honetan aztoratzen eta barrua astintzen.

Inpotentzia eta negarra. 10.000 haur errefuxiaturen pista galdu dutela? Baina nola liteke hori? Albistea bota eta herritarrak, kazetariak, denok... lasai sofan eserita. Eta gainera, ba omen dago adingabeen prostituzioaz zikindutako mafia italiarrek haurrak bahitu dituzten zantzurik.

Besteen ezbeharrez baliatuta etekina ateratzeaz aberasten diren horiendako ez daukat hemen argitaratu daitekeen hitzik! Eta errefuxiatuak ahaztuta gupida gabe abandonatuta daukan Europa kontinentearendako ezta ere. Beste behin, bizitza errealak fikzioa gainditu du. #lotsa #amorrua

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.