Euskal markaren irudia

Erabiltzailearen aurpegia

Gure Aramaio tropikala da uztailaren 4az geroztik Euskal Herria markaren irudi korporatiboa ezarri duen lehen herria.

Barikuan bertan hasi zituzten herriko jai nagusiak, San Martin jaiak. Hori baino aitzakia hoberik herriko sarrera eta irteeran kartelak jartzeko? Irudian, kolore gorria, berdea eta zuria erabiliz, sei herrialdeetako armarriak eta Euskal Herria hitza jarri dituzte; kasu batzuetan, Basque Country eta eus laburdura ere ipiniko dituzte.   

Ea, bada, zein den hurrengo herria Euskal Herriaren eta herritartasunaren aitorpena lortzeko beste urrats txiki-handi hau ematen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.