Lourdes Odriozola: "Buruzagia emakumea izatea ere posible da"

  Gizartea  Antzuola

Lourdes Odriozola: "Buruzagia emakumea izatea ere posible da"

 
Lourdes Odriozolak Mairuaren Alardea ikertzen dihardu. Abendurako prest edukiko du ondoren herritarrei aurkezteko. Alardea "herriak sortu duen altxorra" dela dio  ikertzaile irundarrak eta parte hartzailea den ekitaldiak, "etengabeko eboluzioa" eduki duela.

Derbia jokatuko du Antzuolak bihar Aloñaren aurka, Eztalan

  Kirola  Antzuola

Ondo hasi du denboraldia etxetik kanpo Antzuola futbol taldeak. Tolosaren aurka 1-2 irabazi ostean, orain, mailaz igotzeko faboritoa den Aloña Mendi etxean hartuko dute antzuolarrek.

Lehen sektorea indartzeko konpromisoa hartu du Elayk

  Ekonomia  Antzuola

Lehen sektorea indartzeko konpromisoa hartu du Elayk

Antzuolako baserritarren otarren banaketa sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Hala, Elayko langileek eguaztenero aukera izango dute bertako baserritarren barazki ekologikoa eta garaian garaikoa duen otarra jasotzeko.

Generalitateko kartelak Antzuolan agertu dira

  Gizartea  Antzuola

Generalitateko kartelak Antzuolan agertu dira

Asteon herriko hainbat gunetan urriaren 1eko erreferenduma eta Kataluniako autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen duten Generalitateak egindako kartelak azaldu dira. "Erabakitzeko eskubidearekin jaio zara eta uko egingo diozu?" dioten kartelek dira; hain justu ere Guardia Zibila bila dabilena Katalunian.

Antzuolan elkarretaratzea egin dute Kataluniari babesa adierazteko

  Gizartea  Antzuola

Antzuolan elkarretaratzea egin dute Kataluniari babesa adierazteko

"Antzuolarrok Kataluniarekin, demokrazia!" lelopean atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten Herriko Plazan. Herritar ugarik bat egin dute EH Bilduk egindako deialdiarekin. Demokrazia eta eskubideak errespetatzeko aldarrikatu dute. Bihar ez ohiko bilkura deitu du Udal gobernuak eta Kataluniari babesa emateko mozioa aurkeztuko du, 19:00etan.

Gaztetxokorako hezitzaileak kontratatuko dira

  Hezkuntza  Antzuola

Euskaraz jakitea, 18 urtetik gora edukitzea eta antzuolarra izan edo bertan bizitzea dira bete beharreko baldintzak. Esperientzia eta begirale titulua izatea edo zerikusia duten ikasketak edukitzea baloratuko da.

Nagusien eguna aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo da

2017/09/29 19:00

Antzuola |Deia

Hori dela eta, Antzuolako Landatxope jubilatu eta pentsionisten elkarteak, elkarretaratze bat antolatu du. Irailaren 29an izango da, 19:00etatik 19:15era, Herriko Plazan. Herritar guztiei zabaltzen diegu deia. Leloa: "Nagusien eskubideen alde".

Kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da

2017/09/28 19:00

Antzuola |Deia

Antzuolako EH Bilduk dei egin diote antzuolarrei, kataluniarrei babesa adierazteko.
Datozen egunetan estelada eta ikurrinez jantziko ditugu herriko balkoiak. Irailaren 28an, eguena, 19:00etan kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da Zurrategin.

Adimen emozionala lantzeko saioak

  Gizartea  Antzuola

Familia hezkuntza emozionala lantzeko, emozioak identifikatzeko, izendatzeko, erregulatzeko eta maneiatzeko ikastaroa egingo da urrian. Izena emateko irailaren 18tik 29ra udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan edo gizarte@antzuola.com helbidean eman daiteke.

Aurkeztu dituzte saskibaloi saileko zortzi taldeak

  Kirola  Bergara GAURKOAK

Bergarako saskibaloi sailak zortzi taldeak aurkeztu ditu asteburuan herritarren aurrean. Hala, gizonezkoen lau talde eta emakumezkoen beste lau izango ditu aurten Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi sailak. Horrez gain, eskolan beste hainbat gazte ere ibiliko dira iaz bezala.

Udal gimnasioa kudeatzeko deialdi berria egingo da

  Kirola  Antzuola

Udal gimnasioa kudeatzeko deialdi berria egingo da

Antzuolako Udal gimnasioak itxita jarraitzen du. Hala, ere, Udalaren asmoa da lehenbailehen irekitzea eta lizitazio deialdi berria egitea. Udazkenerako zerbitzua martxan egotea da helburua herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

Oinarineko gaztetxoek Dantzari Eguna ospatu dute

  Kultura  Antzuola

Oinarineko gaztetxoek Dantzari Eguna ospatu dute

Haur Dantzarien Eguna ospatu zen atzo Oñatin. Guztira, 600 haur batu ziren. Euskal Herriko hamahiru talde ezberdinetako gazteek herriko auzo ezberdinetan eskaini zuten saioa. Antzuolako Oinarineko gazteek Olakua eta San Lorentzo auzoetan egin zuten emanaldia.

Ukitu modernoa izango du eskola berrituak

  Hezkuntza  Antzuola

Ukitu modernoa izango du eskola berrituak

300 metro koadro handiagoa izango da Antzuolako Herri Eskola. Lan sakonak egingo dira eta gela gehiago izateaz gain, patioa eta jangela ere handiagoak izango dira. Aurrefabrikatutako gelen alboko espaloirainoko azalera hartuko du eskola berrituak.

'Ilusioz eta gogotsu' hasiko dute kategoria berrian denboraldia

  Kirola  Antzuola

'Ilusioz eta gogotsu' hasiko dute kategoria berrian denboraldia

Iker Agirregabiria atezain arrasatearra fitxatu du Antzuola futbol taldeak; bihar jokatuko du lehenengoz UDAko atezain ohiak. Denboraldiko lehen partidua Tolosan, 15:30ean hasiko da Usabal futbol zelaian.

Antzuolarrek ere Kataluniari babesa erakutsiko diete zapatuan

  Gizartea  Antzuola

Antzuolarrek ere Kataluniari babesa erakutsiko diete zapatuan

Kataluniako erreferenduma babesteko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko zenbait antzuolarrek zapatuko manifestazioan ere hartuko dute parte. Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, manifestazioa irailaren 16an, 17:30ean, Bilboko La Casillatik abiatuko da.

Edurne Uribesalgoren eskulan ikastaroetan izena eman daiteke

  Kultura  Antzuola

Edurne Uribesalgo irakaslearen eskulan ikastaroetan norberak nahi duena egiteko askatasuna edukiko du: Koadroak margotu, gauzak zaharberritu, egurra margotu, gauzak itxuraz aldatu… Izena emateko azken eguna irailaren 22a da eta udaletxera (943 766 246) edo liburutegira joa behar dute interesa dutenek.

Kzguneak bi ikastaro eskainiko ditu urrian

  Gizartea  Antzuola

KZguneak oinarrizko Internet ikastaroa eta smartphoneak eta tabletak erabiltzeko ikastaroak eskainiko ditu urrian. Izena emateko azken eguna irailak 22 da. Izena emateko udaletxera (943 766 246) edo liburutegira jo daiteke.

Helduendako ingeleseko ikastaroa hastear dago

  Gizartea  Antzuola

Helduen heziketa (EPA) eskolak, ingeles ikastaroa eskainiko du martitzenetan eta eguenetan (15:00-16:30). Informazioa eta izen ematea Bergarako EPAn, Irizar jauregia, 943 76 44 52 telefonoan. Ikasturte hasiera irailaren 18an izango da.

Industrialdea egiteko aukera atzera bota du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak

  Ekonomia  Antzuola

Industrialdea egiteko aukera atzera bota du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak

Zorroztarrietako industrialdea, Udal gimnasioaren egoera eta Herri Eskolako obrak izan ziren atzoko ohiko osoko bilkurako gai nagusiak.

Juanjo Altunaren lanak ikusgai

  Kultura  Antzuola

Juanjo Altunaren lanak ikusgai

Juanjo Altuna, Bergarako Beart margolari elkarteko kidea da. Ibilbide handiko margolaria da eta orain bere lanak  ikusgai jarri ditu Aitz Garbi tabernan.