Facebooken bizi nahi dot!

Erabiltzailearen aurpegia

Oporretan ta jai giruan, inoiz baino gehixao balio daben argazkixak. Facebooken sartu ta mundu danak igo dau sarera irripartsu, alai ta ondo pasatzen agertzen dan argazkin bat.

Krisisa gora ta behera, autonomo falsuak, gero ta kontrato indefinido gutxiao, erdi klase deitzen jauen gune sozial egonkorran desegonkortzia, lan istripuak gora… Asuntua txefleruak botatzetik urrin daon hontan ematen dau Facebook dala munduko gune alai bakarra, baina zeatik?

Sozialki normaltzat hartzen dan kontsumo ahalmenakin lotuko nuke nik, nun disonantzia bat sortzen dan aipatutako soldatapeko lanan prekarizaziñuakin ta etxeko atetik kanpoa sozialki behartuta sentitzen gan kontsumo erritmuan artian.

Orduan zoriontsu ga Ibizako plaian, Pirineotako tontorretan edo Thailandian? Edo gure posizio sozialian berresteko behar baten ondorio dia argazki honek?

Galderei buelta batzuk ematen Facebooken euko nazue zai!

----------

Mikel Arregi Iturbe

Antzuola

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.