'Beita' eta sorginak

Erabiltzailearen aurpegia

Sorgin hitza sortu eta egin hitzen elkarketatik omen dator; beraz, sorginak sortzaileak dira. Horrela bada, ulertu dezaket antzerki-lan bat sortu eta taularatu duten bederatzi antzezlek eta horrenbeste teknikari eta laguntzailek sorgindu egin gintuztela, bi aste dela, Beita antzezlanean.

Sortzaileek, artistek, lanak sortzen dituztenean, zerbait transmititzea dute helburu. Artelan hori margolana, idazlana, antzezlana edo musika izan, publikoak ulertu eta bereganatzea izaten da haien xedea. Guk, ikusleek eta entzuleek, gustukoa izan dezakegu edo ez, mezua guregana heldu daiteke edo ez. Askotan, hor gelditzen gara, lan baten azalean. Batzuetan, lan horren mezuak pentsarazi egiten digu, gure barnera iristen da eta esanahi horrek gogoeta eragiten digu. Gutxiagotan gertatzen da lan batek emozioa sorraraztea. Horregatik diot sortzaile talde gazte batek sorgindu eta emozionatu gintuela.

Gai zaila aukeratu zuten, sexu erasoa, guztiok beldurtzen gaituen gaia, eta ez ziren azalean geratu, ez. Gazte talde batek bere mundu eta beldurretatik abiatu eta bidaia batean eraman gintuen. Eta emozionatu egin ginen, antzokian geunden gehienok emozionatu ginen. Sorginkeria izan daiteke, edo ondo egindako lana, barnekoak diren hausnarketak bideratzen duen emozioen mundura bidaia.

Zorionak egin duzuen lanarengatik eta mila esker gurekin partekatu izanagatik.

----------

Lukene Igartua

Oñati

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.