Giltzaz itxita

Erabiltzailearen aurpegia

Zeinek gura ote du gaur egun elizara joatea, galdetuko dute askok… bada, uste baino gehiagok.

Elizak ez dira bakarrik elizkizunetara joateko; fededunondako ez ezik, badira jendearen topagune, gogoeta-leku, artearen eta herriko historiaren eta bizitzaren gordeleku ere, beste batzuen artean. Eta, guztiaren gainetik, denondako lekuak dira.

Erlijioaren ikuspuntutik, Jainkoaren etxea dira, eta, beraz, denon etxea. Hori horrela izanda, ulertezina egiten zait elizkizunak eta turisten bisita gidatuak ez dauden beste une guztietan elizak giltzaz itxita egotea. Eskaera txikiagoa duten baliabide batzuen erabilgarritasuna ez bada zalantzan jartzen, zergatik horiena bai?

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.