Emakumea, baimen eske

Erabiltzailearen aurpegia

Gizarte berdintasunzale honetan, oraindik harridura eta galderak pizten ditu ume bati lehenengo amaren abizena ipintzeko erabakiak.

"Zergatik?", galdetzen du jendeak. Baina berdintasuna hain errotuta baldin badugu, "zergatik ez?" galdetu beharko litzatekeelakoan nago. Dena dela, nola ez harritu, lehenengo ezberdintasuna administrazioak ipintzen badu? Umeari lehenengo amaren abizena ipini nahi bazaio, agiri bat sinatu behar dute gurasoek, non esaten den biak ados jarri direla erabaki hori hartzeko.

Beste modu batera esanda: gizonak baimena eman behar du bere abizena bigarren jartzeko. Berdintasuna praktikara eramateko, emakumeak baimena eskatu behar du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.