Inbasioa arkupeetan

Erabiltzailearen aurpegia

Oñatiko plazan badaude arkupe eder batzuk. Entzunda daukat –nik ez baitut horren bizipenik– herritarrek paseatzeko, aterpean egoteko, elkarbizitza egiteko… erabiltzen zituztela lehen.

Nik eta beste oñatiar askok ez dugu horren bizipenik, gaur egun ezinezkoa delako hori egitea; hango tabernetako terrazek inbadituta dute lekua, eta inbasioa zabaltzen doa urteak pasa ahala. Ez hori bakarrik: herritar guztion diruarekin egindako bankuak ere tabernen mahai artean galduta geratu dira, bezeroendako bakarrik balira bezala.

Inoiz ibili ahal izango gara berriz libreki gora eta behera, paseatzen, jolasten, berriketan, mahai eta aulkiek horrelakorik galarazi barik?

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.